Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” dokumentala zinemetatik pasatuko da

Iruñean, Bilbon, Donostian eta Madrilen izango da ikusgai filma estreinaren egunean, azaroaren 14an, eta herriz herri erakutsiko dute gero: Tolosa, Lasarte, Basauri, Aramaio…

Inge Mendioroz Ibañez zuzendariaren sorkuntza

"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako"

Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, gaur iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” Inge Mendioroz Ibañezen dokumentala,  EITBren parte-hartzea duena.

Gaur, estreinaren egunean, Iruñean (Golem Yamaguchi, 18:30), Bilbon (Golem Alhondiga, 20:00) eta Donostian (Principe, 19:15) ikusi ahalko da Lourdes Iriondoren figura klixetik haratago (“Ez Dok Amairuren musa”, “Xabier Leteren emaztea”…) aldarrikatzen duen lana.

Estreinatu ostean, Madrilen, Tolosan, Lasarten, Hazparneko Zinegin Festibalean, Oiartzunen, Lezon, Bergaran, Andoainen, Zumaian, Basaurin eta beste hamaika herri zinematan ikusi ahalko da, baita Durangoko Azokan ere, eta Ipar Euskal Herrira 2026ko urtarrilean iritsiko da. 

Inge Mendioroz zuzendariarekin eta Idoia Garzes gidoilariarekin hitz egin genuen, Zinemaldiaren atarian.

Zinemaldia

"Lurdes Iriondoren beste irudi bat islatu nahi genuen"

Inge Mendioroz zuzendariak eta Idoia Garzes gidoilariak "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" gaiari buruz hitz egin digute. Dokumentalak Zinemaldiko Zinemira sailean parte hartzen du, eta abeslari eta idazlearen bizitzaren eta ibilbidearen hainbat alderdi aldarrikatzen saiatzen da. 

"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako", Idoia Garzes gidoilaria eta Inge Mendioroz zuzendaria.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X