Billy Wilderren 32 film emango ditu Tabakalerak 2026ko zinema programaren barruan
Tabakalerako 2026ko zinema denboraldia Donostia Kulturak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak diseinatu dute, eta urtarrilaren 8an hasiko da.
Tabakalerak datorren urtean izango duen zinema programazioa aletu du gaur, asteazkenarekin. Kontatutako Zinearekin emango zaio hasiera egitarauari: urtarrilaren 8an, Alberto Gastesik Singular bere filma aurkeztu du.
Denboraldiko lehen ziklo handia Laura Citarella argentinar zinemagileari eskainiko zaio. Lau film luze zuzendu ditu, urtarrilaren 15ean Tabakaleran izango da Trenque Lauquen aurkezteko, Cahiers du Cinéma aldizkari espezializatuak 2023ko filmik onena izendatu zuen filma.
Otsailerako, Aljeriako eta Marokoko zinemagileei buruzko zikloa prestatu dute, eta apirila eta ekaina bitartean Lucile Hadžihalilović zuzendari frantziarraren atzera begirakoa egingo dute. Donostiako Zinemaldian Zabaltegi-Tabakalera saileko saria irabazi duen zinemagilearen filmografia osoa ikusteko aukera egongo da, eta EQZEn eskolak emango ditu irakasle gonbidatu gisa.
Zinema eta Literaturaren zikloan, Eider Rodríguez idazleak Claire Denisen Beau travail filma aurkeztuko du euskaraz, euskarazko azpitituluekin (urtarrilak 29), eta Zinema eta Musika zikloan Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak Alex de la Iglesiaren Acción mutante filmaren emanaldirako konposatu duen musika interpretatuko dute zuzenean (urtarrilak 31).
Nosferatu ziklo berria urtarrilaren 14an hasiko da Tabakaleran eta XX. mendeko munduko zinemagintzak eman duen izen handienetako bati eskainiko zaio: Billy Wilder. El crepúsculo de los dioses (Sunset Boulevard, 1950) filmaren proiekzioarekin inauguratuko da zikloa egun horretan. Abendura bitartean garatuko da zikloa, eta 32 film proiektatuko dira guztira.
Zinemaldia + Plus ziklorako Donostiako Zinemaldiak Zinema eta Zinema-eskolak zikloa prestatu du.
Ohi bezala, bederatzigarrenez, Zinema eta Zientzia zikloko filmak ere ikusiko dira Tabakaleran, urtarrilaren 9tik aurrera, Euskadiko Filmategiaren eskutik, eta udaberria euskal zinemari eskainitakoa izango da. Apirila eta ekaina bitartean 10-12 saio egingo dira, euskal produkzioaren zati txiki bat jasoko dutenak, bai klasikoa, bai berriagoa.
Tabakalerako zinema-bonuak 30 filmetarako sarrera emango du 90 euroan. Bonua 2025eko abenduaren 19ko 12:00etatik aurrera erosi ahal izango da, eta 2026ko urtarrilaren 31ko 12:00ak arte izango dira salgai.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.