"Los domingos" eta "Maspalomas", Feroz sarietarako film izendapen gehien dituzten filmak
Los domingos, bederatzi izendapenekin, eta Maspalomas, zazpirekin, dira 2026ko Feroz sarietarako izendapen gehien jaso dituzten filmak.
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren Los domingos eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi gipuzkoarren Maspalomas filmak Sirat (Oliver Laxe), Romeria (Carla Simon) eta Sorda (Eva Libertade) filmekin batera lehiatuko dira.
Bost zinemagile horietako batek edo bestek jasoko dute zuzendaritza onenaren eta gidoi onenaren Feroz sariak. Euskal ekoizpenen kasuan ere trailer onenaren saria lortzeko lehiatuko dira.
Los domingos filmeko antzeztaldearen kasuan, Patricia López Arnaiz eta Blanca Soroa emakumezko aktore protagonista onenaren kategorian izendatuta daude. Horrez gain, Nagore Aranburu, bigarren mailako aktore emakumezko onenaren atalean, eta Miguel Garcés, bigarren mailako aktore gizonezko onenaren atalean lehiatuko dira.
Maspalomas filmean egindako lanari esker, Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria irabazteko aukera du, eta Kandido Urangak, berriz, bigarren mailako aktorearena.
Euskal zinemagintzak izendapen gehiago jaso ditu. Asier Etxeandia bigarren aktore gizonezko onenaren atalean izendatu dute, La cena filmean egindako lanagatik. Bigarren mailako aktore emakumezko onenaren atalean, berriz, Elena Irureta (Sorda) eta Iraia Elias (Un fantasma en la batalla) lehiatuko dira.
Telesailei dagokienez, Diego San José irundarraren "Yakarta" telesail dramatiko onenaren Feroz sarirako hautagai da, baita gidoi onenaren sarirako ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.
Paleolitoan girotutako pelikula bat euskara hutsean egin dute Serbian
Serbiako zinegile batek Paleolitoan girotutako pelikula bat egin nahi zuen, eta pertsonaiek garai hartako hizkuntza zahar bat hitz egitea nahi zuen. Ikerketa lana abiatuta, euskararen berri izan zuen, eta ezagunen bitartez, bi bizkaitarrekin jarri zen harremanetan.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
Alejandro Gonzalez Iñarritu, irudiaren bardoa
Amores perrosekin goizetik gauera zinemagintzaren panorama inarrosi zuenetik Bardo (o falsa crónica de unas cuantas verdades) azken filmera arte, EITBren Bilboko egoitzan Carne y arena instalazioa erakutsiko duen mexikar zinemagileak ezinbesteko ibilbidea egin du XXI. mendeko autore zinemagintzan.
Robert Duvall aktorea zendu da, 95 urte zituela
Apocalypse Now eta Aitajauna filmetako aktore ospetsua igande gauean hil zen, Virginan, Luciana Duvall haren alargunak iragarri duenez. 2003an, Donostia saria eman zion Zinemaldiak.