Deskontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EZAEk Zinemaren Euskal Festa ospatuko du larunbat honetan

Ekimenak publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea du helburu. Sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira.

Gauerdira arte irekiko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko zine aretoak.

Zinema-areto bat. Artxiboko irudia

Euskadiko zinema aretoen elkarteak, EZAEk, Zinemaren Euskal Festa ospatuko du larunbat honetan, abenduaren 20an. Ekimenak publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea du helburu. Sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira.

‘Aretoetan, zinema beti handi’ kanpainaren baitan egingo dute ekimena, euskal eta europar zinemagintza sustatzeko. 

Kanpainan 24 zinemak eta 85 pantailek hartzen dute parte, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza du.

Ondorengo aretoek parte hartuko dute egitasmoan: Egitasmo honetan parte hartzen dute: Getxo Zinemak, Zugaza Durango, Nestor Basterretxea (Bermeo), Olalde (Mungia), Meatzari (Muskiz), Urduliz, Zalla, Modelo Zarautz, Hernani, Golem Alhóndiga (Bilbo), Bastero (Andoain), Gurea (Villabona), Areria (Lazkao), Zelai Arizti (Zumarraga), Latxartegi (Legazpi), Oñatiko Zinema, Ikusgarri (Lekeitio), Multis (Bilbo), Niessen (Errenteria), Gorbeia (Gasteiz), Florida (Gasteiz), Ballonti (Portugalete) eta Antiguo Berri eta Principe zinemak (Donostia).

Beste bi egitasmo ere hartuko ditu kanpainak, eta orain hasi eta urte amaierara arte burutuko dira. Alde batetik, ‘Euskadi-Europa. Gure zinemako perlak’ ekimenarekin, euskal eta europar film bereziak proiektatuko dira, 2 euroko deskontuarekin sarreretan. Bestetik, ‘Zinema Euskaraz familiartean’ zikloa eskainiko da. Haur eta gazteentzako programazioa indartuko da, eta 2 euroko deskontu bereziak eskainiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X