FINANTZAZIO FASEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elena eta Telmo Irureta Borjako eccehomoa zaharberritu zuen emakumeari buruzko filmaren protagonistak izango dira

Bixagu euskal ekoiztetxea eta Malagako La Cochera etxea Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja pelikulan lanean ari dira, Cecilia Gimenez Borja Zaragozako herriko elizan fresko bat asmo onez baina ahalmen urriz zaharberritu zuen emakumearen gaineko “begirada intimo eta hunkigarri” batean. 

telmo irureta elena irureta premio goya 2023 efe

Telmo eta Elena Irureta, 2023ko Goya sarietan. Argazkia: Efe. 

Elena Irureta zumaiar aktorea Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja fikziozko filmaren protagonista izango da Telmo ilobarekin batera, Bixagu Entertainment eta La Cochera Producciones Audiovisuales etxeak ekoizten ari diren proiektuan.

Pelikularen ardatza “Cecilia Gimenez zena eta Borjako eccehomoaren atzean ezkutatzen den giza istorioa” izango dira. 2012an, adineko emakumeak bere gain hartu zuen, asmo onez baina emaitza txarrez, Elias Garcia Martinez XIX. mendeko pintoreak egindako Jesusen fresko bat zaharberritzeko ardura, eta emaitzak hautsak harrotu zituen han eta hemen.   

Luken Hidalgok idatzi du Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja, eta Luis Beldak zuzenduko duen lehen film luzea izango da. Beldaren asmoa da “hedabideetako eta sareetako zalapartaren atzean zegoen emakumearen gaineko begirada intimo eta enpatikoa eskaintzea, karikaturatik aldendu eta alderdi pertsonal eta emozionalena jorratzeko”.

Gidoia bukatuta dago dagoeneko, eta finantzazio bila ari dira orain proiektuaren arduradunak. Elena eta Telmo Irureta ama-semeena egingo dute pantailan.

Cecilia Gimenez joan den abenduaren 29an zendu zen, 94 urte zituela, eta haren familiak eta filmeko lantaldeak proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, “haren memoria omentzeko, kontu eta errespetu handiz”. 

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X