Filmen soinuak non, emakumeak han
Oliver Laxeren Sirat filmak bi izendapen lortu ditu Oscarretarako lehian. Bata ingelesez ez mintzaturiko pelikularena da. Hemen, baina, bigarrenari egingo diogu kasu, soinuarenari, alegia. Izan ere, Sirat ez litzateke Sirat izango, ez balu duen soinu paisaia hori, hasiera-hasieratik trantzean sartzen zaituen sonoritate hori, pelikula eratzen duten ezaugarri akustiko horiek.
Lehiakide bikainak, ezin bikainagorik, izango ditu filmak soinuari zor diogun aitortza egiten zion sail horretan: One Battle After Another, Frankenstein, F1 eta Siratek berak bezain soinu-ezaugarri apartekoak dituen Sinners.
Polita, interesgarria, markaz fuerakoa izango da haien arteko borroka. Ez ahaztu sail horiek oso teknikoak direla. Beraz, ofizioan eskarmentu handia eta gradu altua dituztenek baino ez dute botoa ematerik.
Zuen etxeko edo mugikorretako pantailetara dakart, hots, Sirat bertako soinuan ardura osoa duten hiru teknikari-sortzaileak emakumeak direlako: Amanda Villavieja, Laia Casanovas eta Yasmina Praderas. Zuzendari onenekin, ausartenekin egin dute behar hirurek. Ez bakarrik Laxerekin. Baita Sorogoyenekin, Almodovarrekin edo Isaki Lacuestarekin ere.
Aspaldi zaharrean hautsi (mila eta bat zatitan birrindu ere) dituzte emakumeek zinemaren kristalezko sabaia(k). Badira mendeak pelikulak muntatzen, editatzen zekitela erakutsi zutela. Badira hamarkadak zinemarako musika sortzen iaioak zirela aitortu behar izan zutela askok. Konpositore eskukada bat aipatu nahi izatera, hona hemen: Wendy de Carlos, Rachel Portman, Vanessa Garde, Hildur Guðnadóttir, Maite Arroitajauregi, Aranzazu Calleja, Nerea Alberdi… Zinemarako argazkigintzan, zer esanik ez. Horra hor Alice Rohrwacher, Jaime Rosales edo Carla Simonekin lan egindako Hélène Louvert miresgarria; horra hor Maider Oleagarekin Kuartk Valley-en kolaboratu zuen Rita Noriega…
Pixkana-pixkanaka efektu berezi eta bisualetako multibertsoan sartu dira. Arrakasta osoz, Uxue Tiku Asturianok, Eneritz Zapiainek eta Laura Benito Freyek Gaua-n suertatzen diren misterio guztiak gauzatzeko ardura onartu zuten adoretsu Paul Urkijoren amets eta amesgaiztoei erremate harrigarria emanez.
Gero eta zinemaren arlo tekniko gehiagotan hartzen dute parte emakumeek. Egia esatearren, ez da ezer berria. Zinema jaio orduko hor ginen gu kamera lepoan. Hala ere, pozgarria da Laia, Amanda eta Yasmina Oscarretako atarian ikustea. Beraiek han izateak beta ematen digu euskal zinemaren soinu paisaiak sortzen diharduten emakumeekin akordatzeko. Zeintzuk diren? Lehengo eta behin, Alazne Ameztoy. 49 lanetan hartu du esku. Esaterako, Victor Iriarteren Sobre todo la noche-n, Aritz Morenoren Ventajas de viajar en tren-en edo Almandozen Hondar Ahoak-en. Bera da, euskal zinemaren soinugintzan, sorgin nagusia
Andrea Saenz Pereiro ere hor dugu. Mayte Cabrerarekin batera Los domingos-en sortutako soinuagatik da finalista Goya sarietan. Pelikulako sinuaren mapak delikatu eta naturala izan behar bazuen ere, aldi berean ezinbestekoa izan zitzaien Andreari eta Mayteri inguru, giro, atmosfera akustiko ezberdinak sortu beharra. Eta komentuak berezko zuen isiltasunari bolumena eman. Horrelako desafiotera usatua da Andrea, Imanol Rayoren hitzik eta musikarik gabeko Iñigo zinema puska esperimentalean narrazioa bideratzen duten soinu guztiak (urarena, txakurren zaunkak, behien joareak, arbolen xuxurlak, auskalo zein gizakiren urrutiko ahotsa…) harrapatu, nahasi eta editatu behar izan zituelako .
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente. Beti.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.