“Las hijas”, manipulazioaren aurkako borroka pantailan
Daniel Romero madrildar zinemagilearen lehen lan luzea Bizkaian filmatu dute, eta Yune Nogueiras, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde eta Ainhoa Larrañaga ditu protagonista, baita Karra Elejalderen parte-hartzea ere.
Jone Laspiur, Ainhoa Elejalde, Yune Nogueiras eta Edurne Azkarate, "Las hijas". filmatzen. Argazkia: David Herranz.
Bukatu dute Las hijas, Daniel Romeroren lehen film luzea, filmatzen. Bizkaian jardun dira pelikula errodatzen, Yune Nogueriasek, Jone Laspiurrek, Edurne Azkaratek, Ainara Elejaldek eta Ainhoa Larrañagak osatutako aktore taldea, Karra Elejalderen parte-hartzea berezia duen pelikula egiteko.
Asier Guerricaechebarría bilbotarrak eta Romerok berak idatzi dute “thriller psikologiko” honen gidoia. Hogei urteko neska baten bahiketaren inguruko istorioa du: beste hiru neska gazte bizi diren etxe batean esnatuko da, basoaren erdian. Horiek ere bahitu egin zituztela jakingo dugu, eta isolamendu fisiko eta emozionalak mundu errealetik aldentzera bultzatu dituela. Protagonistak borroka egin beharko du fanatismoak arrastaka ez eramateko eta horietako bat ez bihurtzeko.
Edurne Azkarate eta Yune Nogueiras. Argazkia: David Herranz.
“Manipulazioak, engainuak eta indarkeriak elkarri eskua ematen diote genero zinema besarkatzen duen proposamena” da, ekoiztetxeak azaldu duenez, baina, aldi berean, “pertsonaien garapenean oinarritzen da, artifiziotik aldenduz”.
"Las hijas". Argazkia: David Herranz.
ETBren parte-hartzea duen filma Bilbon, Balmasedan eta Urduñan filmatu dute, eta soinu banda Nerea Alberdi konpositoreak idatzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ekoizpenak protagonista, Goya sarietako izendatuen jaian
Goya sarietako izendatuen jaia egin dute Madrilen. Euskal produkzioek 47 izendapen dituzte guztira eta haien presentzia nabarmena izan da. Euskal zuzendari, ekoizle eta aktoreak irribarretsu ikusi ditugu alfonbra gorrian, pozik eta ilusioz beterik. Jai honekin otsailaren 28an Bartzelonan ospatuko den galarako atzerako kontaketa hasi da.
Euskal zinemaren industria etengabeko hazkundean dago, eta Euskal Herriko Zinema Eskolan nabaritu dute
Datozen urteetan arlo profesionalera salto egiteko asmoz, gero eta aktore gazte gehiago dago zine eskoletan. Euskal Herriko Zinema Eskolako ikasleek aitortu dute sektoreak bizi duen gorakadaren ondorioz etorkizunari itxaropenez eta motibazioz begiratzen diotela.
'Maspalomas', film onena Zinemastearen 42. edizioan
Maspalomas, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako filma Zinemastearen 42. edizioko onena izendatu dute.
'Maspalomas', Zinemastearen 42. edizioko film onena
Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.
Filmen soinuak non, emakumeak han
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente.
Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.
"Los domingos" eta euskal aktoreak garaile, Feroz sarietan
Alauda Ruiz de Azuaren lanak film onenaren, gidoi onenaren, zuzendari onenaren, aktore protagonista onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren sariak lortu ditu. Gizonezko aktore onenen sariak Jose Ramon Soroizek eta Kandido Urangak eskuratu dituzte.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Elena eta Telmo Irureta Borjako eccehomoa zaharberritu zuen emakumeari buruzko filmaren protagonistak izango dira
Bixagu euskal ekoiztetxea eta Malagako La Cochera etxea Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja pelikulan lanean ari dira, Cecilia Gimenez Borja Zaragozako herriko elizan fresko bat asmo onez baina ahalmen urriz zaharberritu zuen emakumearen gaineko “begirada intimo eta hunkigarri” batean.