Apirilak 20-25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hemeretzi film lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean

Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioaren programazioa Benita Alain Berlinerren filmak irekiko du, eta Una película de miedok itxiko du.

Punto de Vista jaialdiko Sail Ofizialeko pelikula: 13.	Nuestro Cuerpo Es Una Estrella Que Se Expande, Tania Hernández Velasco y Semillites Hernández Velasco. México. 2025. 84 min.

Nuestro cuerpo es una estrella que se expande film luze dokumentala Sail Ofizialeko filmetako bat da

Hemeretzi film (zortzi luze eta hamaika labur) lehiatuko dira, apirilaren 20tik 25era, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren 20. edizioko Sail Ofizialeko sarien bila.

Benita Alan Berliner estatubatuarraren pelikulak irekiko du jaialdia, eta klausurako filma Una película de miedo Sergio Oksman brasildarrak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen lana izango da. 

Aurten, 900 pelikula baino gehiago aurkeztu dituzte Sail Ofizialerako, eta horietatik aukeratu dituzte hemeretzi lan horiek. Lan aukeratuen artean, zinemagile hauen pelikula berrienak daude, besteak beste: Carlos Casas, Gala Hernández López, Rocío Mesa, Adrián Canoura, Adrià Expòsit-Goy eta Víctor Ladera.

Sail Ofizialeko lau pelikula mundu mailako estreinak izango dira: Coroa de Espinhos (Francisco Mouro Relvas), OAO (Rocío Mesa), Sin ton ni son (Víctor Ladera) eta Vegetare (Adrià Expòsit-Goy).

Sail Ofizialeko lanek nazioarteko epaimahaiak (laster iragarriko dute nork osatuko duten), gazteriaren epaimahaiak eta jaialdiaren publikoak ematen dituzten sariak irabazi ahalko dituzte.

Gaur Sail Ofizialeko programazioa aurkezteko egin duten prentsaurrekoan Miquel Martí Freixas zuzendari artistiko berriak esan duenez, jaialdiak hasieratik izan duen “arriskua, ospe ona eta bilaketa” elikatzen jarraitzeko asmoa dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X