GASTEIZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Maspalomas', Zinemastearen 42. edizioko film onena

Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.

Iragarkia
Jose Ramon Soroiz "Maspalomas" filmaren irudi batean
18:00 - 20:00

Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako Maspalomas filma aukeratu dute asteon Gasteizen egin duten 42. Zinemastearen film onena.

Vital Fundazioak antolatutako ekitaldi honetako epaimahaiak nabarmendu duenez, "film biribila eta arriskutsua" da, eta "lotsarik gabe" hitz egiten du hirugarren adinekoen homosexualitateaz.

Filmak zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.

Maspalomas filmeko protagonistak Olaia Aguayo Jone, batzuetan pelikulako aktore protagonistarekin partekatu du saria.

Nagore Aranbururi bigarren mailako interpreterik onenaren saria eman diote Los domingos filmean egindako lanagatik.

Gidoi onenaren saria Alberto Vazquez eta Frances Xavier Manuel Ruizentzat izan da, Decorado lanagatik. Epaimahaiarentzat "ultrakapitalismoaren erretratu zorrotza eta originala" egin dute.

Paul Urkijoren Gauari soinu-banda onenaren saria eman diote. Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik "antzinako musika ilun eta enigmatikoa" lortu dute euren lanarekin, epaimahaiaren arabera.

Publikoaren saria emanda bukatu dute ekitaldia, eta Sara Fantovaren Jone, batzuetan filmak eskuratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X