ZINEMALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal zinemak Zinemaldian presentzia indartu du 31 ekoizpenekin; 20k EITBren parte hartzea dute

Azken agurra, Sacamantecas, Hamalau gau, Inurri itsuak eta Muguruza FM 40 Tour filmen estreinaldiek markatuko dute euskal ikus-entzunezkoen presentzia 2026ko Zinemaldian. Gainera, Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du Zinemira Saria. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Euskal zinemak presentzia nabarmena izango du Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioan, jaialdiaren hainbat ataletan izango diren 31 ekoizpenekin; 20k EITBren parte hartzea dute. 26 film luze, film labur bat, film ertain bat, bi telesail eta produkzio fasean dagoen proiektu bat daude egitarauan, baita euskararen eta euskal emakume zuzendarien ordezkaritza zabala ere.

EITBk lagundutako ekoizpenen artean nabarmentzekoak dira Koldo Almandozen Azken agurra eta David Perez Sañudoren Sacamantecas, Sail Ofizialean. Zabaltegi-Tabakaleran, berriz, Oskar Alegriaren Hamalau gau izango da ikusgai; eta Zinemiran, besteak beste, Igor Legarretaren Inurri itsuak; Gorka Bilbaoren eta Koldo Almandozen Itzalak argitzen; Nytia Lopez Saituaren Simulacro; Elsa Oliarj-Inesen Txakun txakür; Izaskun Arandiaren Irailak; Alejandro Cortesen La maleta de Alex; Maite Ibañezen Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica; Jabi Elortegiren Gatibu, agur esan barik; David Tabernaren eta Iñigo Puertaren Izarrak; Arantxa Aguirreren Un tal Karlos; eta Beñat Beitiaren eta Elio Quirogaren Winnipeg. El barco de la esperanza.

31 euskal ekoizpen Zinemaldian

Euskal ordezkaritza jaialdiaren ia atal guztietara hedatzen da, hautatutako 31 lanetatik 19k Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehian parte hartuko dute, eta 13k euskara dute jatorrizko hizkuntza. Gainera, emakumeek zuzendu dituzte 10 ekoizpen, guztira 37 egilek osatutako multzoan.

Sail Ofizialean, Azken agurra, Sacamantecas eta Daniel Monzonen Ruega por nosotras izango dira; New Directors atalean, Javier Ginerren Esta soledad proiektatuko dute; eta Zabaltegi-Tabakaleran, berriz, Oskar Alegriaren Hamalau gau, Tsai Ming-Liangen Weichten (Dust) filmarekin batera.

Zinemiran, euskal ekoizpenaren zati handi bat bilduko da, hauek izango baitira bertan ikusgai: Inurri itsuakItzalak argitzenSimulacroTxakun txakürIrailakLa maleta de AlexPedro Arrupe; Yo viví la bomba atómicaGatibu, agur esan barik; IzarrakUn tal KarlosWinnipeg, el barco de la esperanzaLas hijas del mar eta 300 haritz, besteak beste.

Euskal ordezkaritza ere izango da Culinary Zineman, Subijana, más allá de un bigote lanarekin; Belodromoan, Karateka, Go!azen 13 eta Muguruza FM 40 Tour filmekin; Klasikoak atalean, Ander eta Yul lanarekin; eta galetan, Burundanga eta Odol ilargia filmekin. Horiez gain, Ainhoa Alzibarrek eta Beatriz Nietok egindako Ondarea. Euskal sukaldaritza berriak, 50 urte lana ere izango da Jatorria: Euskadi atalaren barruan.

EITBren parte hartzea duten ekoizpenen estreinaldiak

Estreinaldien egutegia irailaren 18an hasiko da, Igor Legarretaren Inurri itsuak filmarekin, Zinemira atalean. Hurrengo egunean Simulacro eta Itzalak argitzen estreinatuko dira; irailaren 20an, berriz, La maleta de Álex, Gatibu, agur esan barik eta Izarrak lanak iritsiko dira, baita Hamalau gau ere, Zabaltegin.

Irailaren 21ean David Perez Sañudoren Sacamantecas izango da protagonista, RTVEren eta EITBren gala bateratuan egingo duten proiekzio berezian, Victoria Eugenia antzokian.

Irailaren 23an estreinaldi ugari bilduko dira: Odol ilargia, Txakun txakür, Padre Arrupe. Yo viví la bomba atómica, Muguruza FM 40 Tour eta Ondarea. Euskal sukaldaritza berriak, 50 urte, baita Koldo Almandozen Azken agurra ere, Sail Ofizialean. Subijana, más allá de un bigote eta Winnipeg. El barco de la esperanza estreinatuko dira hurrengo egunean. Irailaren 25ean, Go!azen 13 iritsiko da Belodromora, Arantxa Aguirreren Un tal Karlos lanarekin batera.

Zinemira Saria, Jose Ramon Soroizentzat

Jose Ramon Soroiz (Legorreta, 1951) aktoreak jasoko du aurten Zinemira Saria, Donostiako Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoiztetxeen elkarteak euskal zinemako pertsona baten ibilbidea aitortzen duen ohorezko saria.

Soroiz euskal interpretazioaren aurpegi ezagun eta errespetatuenetako bat da, eta Euskal Herriko zinema, antzerkia eta ikus-entzunezkoen bilakaeraren lekuko eta protagonista izan da lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidean.

Irailaren 22an emango diote saria, Euskal Zinemaren Gala Nagusian, Victoria Eugenia antzokian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X