Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Larunbatean atxilotu zuten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibai Beobide ostegun honetan galdekatuko du Moreno epaileak

ETAko ustezko kidea Gipuzkoan laguntzaileen sare bat osatzeko mandatuarekin Frantziatik Espainiara etorri zen, ikerketako iturrien arabera.

Ibai Beobide ETAko ustezko kidea bihar galdekatuko du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Beobide larunbatean atxilotu zuen Guardia Zibilak bizikleta batean zihoanean Asteasu eta Villabona artean.

Ikerketako iturrien arabera, Beobide Gipuzkoan laguntzaileen sare bat osatzeko mandatuarekin Frantziatik Espainiara etorri zen. Galdeketan Vicente Gonzalez-Mota Auzitegi Nazionaleko fiskala izango da.

ETAko ustezko kidea orain dela gutxi Frantziatik etorri zen, eta denbora gutxi zeraman lan hori egiten, nahiz eta Guardia Zibilak astelehenean lau lagun atxilotu Hernanin eta Seguran (Gipuzkoa), Beobideri laguntzea egotzita. Atxilotuak epailearen esku geratuko dira datozen egunetan.

Erasoak

2008ko amaieran Frantziara ihes egin zuen Beobidek, urtebete ''Basakatu'' taldeko kide gisa lau ekintzatan parte hartu ostean.

Konkretuki, 2008ko apirilaren 17an Abusuko (Bilbo) PSEren egoitzari eraso egitea leporatzen diote; urte berean ustez Zamudioko (Bizkaia) EITBren egoitzan lehergailu bat jarri zuen ekainaren 8an; uztailaren 20an Laredon eta Nojan (Kantabria) zenbait lehergailu jarri zituztenean Beobidek ustez parte hartu zuen ere; era berean, EITBren Bilboko egoitzaren kontra 100 kilo lehergairekin kargatutako furgoneta batekin egindako erasoan parte hartzea leporatzen diote Beobideri.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X