'Bateragune' auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak Otegi eta Usabiaga auzipetzea berretsi du

'Bateragune' ETAren agindupean zegoela pentsatzeko "zantzu garbiak" daudela argudiatu du Auzitegi Nazionalak. Guztira, ezker abertzaleko zortzi buruzagi auzipetu dituzte.

Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko 3. Salak ezker abertzaleko sei buruzagi, tartean Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga, auzipetzea erabaki du, ''Bateragune'' erakundea osatzen zutela eta legez kanpo utzitako Batasunaren zuzendaritza berria eratu nahi zutela pentsatzeko "zantzu garbiak" daudela argudiatuta.

Joan den urtarrilaren 25ean, Baltasar Garzon epaileak Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno eta Jose Manuel Serra auzipetzea agindu zuen, 2009ko martxoa eta urriaren 13an (orduan atxilotu zituzten) bitartean ''Bateragune'' osatu zutelakoan eta erakunde hori ETAk sortu zuela argudiatuta.

Autoan, ''Bateragune''ren "arduradun nagusia" izatea leporatzen diote Arnaldo Otegi eta, besteak beste, bere eginkizuna "ezkutuko su-etenak" lortzea zela dio, "indarkeriaren aurka dauden alderdi politiko eta eragile sozial independentisten eta soberanisten arteko elkarrizketak eta hurbiltzeak lortzeko asmoz".

Ezker abertzaleko buruzagiek helegiteak aurkeztu zituzten, ''Bateragune'' deitutako erakunde horretako kide ez zirela esanez. Alabaina, Auzitegi Nazionalak gaur publiko egindako ebazpenean, hori horrela dela pentsatzeko "zantzu garbiak" daudela dio. Areago, ''Bateragune'' ETAk sortu zuela eta erakunde armatuaren agindupean zegoela dio.

Horrez gain, ebazpenak dio Poliziak egindako ikerketa sakona izan dela eta oraingoz ezin daitekeela auzipetuak errugabeak direla esan, "euren asmoa bakea lortzea dela adierazi duten arren".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X