Zornotzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gatza ETAko presoaren aldeko omenaldiak debekatzeko eskatu du PPk

Legeak ezarritako "tresna guztiak" erabiltzeko eskatu dio Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Herrizaingo Sailari "Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren zain" egon gabe.

Jose Maria Sagardui Gatza, espetxean denbora gehien egin duen ETAko presoaren alde Zornotzan deituta dauden omenaldiak debekatzeko eskatu dio PPk Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.

Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Rodolfo Ares sailburuari Legeak ezarritako "tresna guztiak" erabiltzeko eskatu dio omenaldia eta manifestazioa debekatzeko "Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren zain egon gabe".

"Erakundeek, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak, biktimen babeserako eta ETAren zigorgabetasunaren aurka dituen Zuzenbidezko Estatuak dituen tresna guztiak ezartzeko gai izan behar du", adierazi du Urquijok.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X