Albiste da
Auzitegi Nazionalak aginduta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainian eta Frantzian ari dira Troitiñoren bila

Gaur eguerdian Troitiño bere abokatuaren bulegoan, Hendaian, zegoela zabaldu dute, baina zenbait iturrik datu hori ezeztatu dute. Una honetan ez da ETAko kide ohiaren arrastorik.
Troitiño eitb
Troitiño eitb

Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrak Antton Troitiño ETAko kide ohia bilatzen ari dira, Auzitegi Nazionalak igorritako atxilotze agindua bete ahal izateko. Iragan astean erabaki zuten Troitiño aske uztea, baina, bart, erabakia bertan behera utzi dute.

Ikerketaren arduradunek uste dute Troitiño Frantzian dagoela. Honen harian, Auzitegi Nazionalak euroagindua igorri du gaur goizean. Gaur eguerdian Troitiño bere abokatuaren bulegoan, Hendaian, zegoela zabaldu dute, baina zenbait iturrik datu hori ezeztatu dute. Una honetan ez da ETAko kide ohiaren arrastorik.

Gaur bertan, Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Anton Troitiño ETAren Madril taldeko kide ohia askatzeko agindua, eta, beraz, berriz atxilotzea agindu du, iturri juridikoak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Troitiño hilaren 13an utzi zuten aske, ezustean, 20 pertsona hiltzea egotzita 24 urte espetxean izan eta gero. 2017an geratu behar zen libre, baina, haren abokatuek eskatuta, epaileek ez zioten ezarri ''Parot doktrina''.

Erabakia aske utzi zuen areto berberak hartu du.

Aipatu iturrien arabera, Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Angeles Barreiro epaileek Auzitegi Gorenaren martxoaren 28ko ebazpena izan dute oinarri Troitiño askatzeko agindua baliogabetzeko. Ebazpen horretan, ETAko bi kidek behin-behineko espetxealdian igarotako denbora zigor osotik murriztea erabaki zuen Gorenak, gehienez jota kartzelan eman daitekeen urte kopurutik baino.

Hori horrela, Troitiño berriz kartzelatzea agindu dute orain, espetxean beste sei urte bete ditzan, 2017ko urtarrilaren 17 arte.

Anton Troitiño ETAren Madril taldeko kide izan zen 1980ko hamarkadan, eta erakunde terroristaren atentatu odoltsuenetako batzuetan hartu zuen parte, 1986an Espainiako hiriburuaren Dominikar Errepublika plazan egindakoa, kasu. Horretan, 12 guardia zibil hil zituzten, bonba-auto bat zartarazita.

Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du atxilotze aginduak Gobernuaren "mendeku politika" agerian uzten duela.

Elkartearen esanetan, "beraien legeak aplikatu ondoren atera da libre, baina legearen aplikazioak ez duenez bat egin beraien borondate politikoarekin, berriz atxilotzeko agindu dute".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X