Bateragune auziko epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendia: 'Otegiren deklarazioak ez du ezer berririk ekarri'

Hala ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu duenez, "nahiago genuke adierazpen hauek duela bost urte entzun izana eta ez orain".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Mendia, Otegiren deklarazioaz: 'Oso argiak dira baina hobe orain urte batzuk egin balitu'

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, Bateragune auziko epaiketan Arnaldo Otegik egindako adierazpenak "oso argiak" dira baina "ez dute ezer berririk ekarri". Hala ere, Mendiak aitortu duenez, "nahiago genuke adierazpen hauek duela bost urte entzun izana eta ez orain".

Horrela mintzatu da Mendia Bateragune proiektuari buruzko epaiketan Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak egindako deklarazioaren gainean. Otegiren hitzetan, "indarkeria armatua eta borroka politikoa konbinatzen zituen estrategia batetik estrategia bakezale eta demokratiko batera igarotzea" erabaki zuen ezker abertzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X