Kartzelatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi: 'Agenda bat dago, bakea galarazteko helburu bakarra duena'

"Bakea ez du Euskal Herrira ekarriko existitzen ez den Zuzenbide-estatu espainiarrak, Bakea Euskal Herriarentzako Estatua aldarrikatzen dutenek ekarriko dute", gaineratu du.
Arnaldo Otegi
Otegik 'prozesu demokratiko berria'ren aldeko apustua berretsi du. Argazkia: Artxibo.

"Helburua Bakea galaraztea" duen "agenda" baten existentzia salatu du Arnaldo Otegik. Bere hitzetan, 'Bateragune' auziko epaiarekin Euskal Herrian eszenario berria finkatuko duten aurrera pausoak oztopatu nahi dituzte".

Bilboko manifestazioaren amaiera irakurritako gutunean, etorkizunean "urrats" gehiago ematea galarazten porrot egingo dutela adierazten du Otegik. Bere ustean, "Estatuko esparru desberdinetan indar boteretsuak daude, agenda hori kudeatzen, bakea galarazteko eta borroka armatua nagusi zen egoerara bueltatzeko".

Hala ere, "urrats berri eta behin betikoak" ematea ezin izango dutela galarazi ziurtatu du Otegik. "Horrela da, Lopez, Ares eta Rubalcaba jaunak... Bakea ez du existitzen ez den Zuzenbide-estatu espainiarrak ekarriko, Euskal Herriak Estatu izateko eskubidea aldarrikatzen dutenek baizik", gaineratu du.

"Duela bi urte egindako atxiloketen bidez, ezker abertzaleak aldaketa bateratu eta ordenatua egitea saihestu nahi zuten. Gaur, eta epai gogor hori erabilita, helburu bakarra dute: hurrengo aste eta hilabeteetan Euskal Herriko eszenario berria finkatuko duten aurrera behin betiko aurrera pauso berriak ematea galarazten saiatzea", idatzi du Batasuneko bozeramaile ohiak.

Prozesu demokratikoa sakontzea

Otegiren arabera, "agenteek gezurretan eta probokazioetan oinarritako agenda hori erabiltzen dute Euskal Herrian abian jarritako prozesu demokratikoan aurrera egitea ekiditeko".

Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako gutunean, "duela bi urte hasitako polizia-operazioa" ez dela amaitu salatzen du Otegik, bere helburua Euskadin "bakerik ez egotea" delako. Hori ikusita, Arnaldo Otegik "hasitako preozesu demokratikoan sakontzeko" deia egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X