2010ean zigortu zituzten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segiko 15 kideri ezarritako zigorra bertan behera utzi du Gorenak

Sei urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, eta Auzitegi Gorenak 15 auzipetuen helegiteak onartzea eta epai berria Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki du.

i Nazionalak, ETAko kide izatea egotzita, Segiko 15 kideri ezarritako espetxe-zigorra bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Gorenak. Epaiaren arabera, defentsak eskatutako frogak jaso behar zituen ebazpenak, baina ez zaie aipamenik egiten.

Auzitegi Nazionalak Ekaitz de Ibero, Pello Maria Lamarca, Mikel Arretxe, Unai Perez, Egoi Alberdi, Oier Lorente, Adur Fernandez, Aitor Olaizola, Asier Mariezkurrena, Imanol Ander Vicente, Nahikari Otaegi, Urko Picaza, Beñat Apalategi, Igor Alvarez eta Ekaitz Ezkerra zigortu zituen 2010eko urrian, talde armatuko kide izatea egotzita.

Halaber, Auzitegi Gorenak 15 auzipetuen helegiteak onartzea eta "legearen araberako" epai berria Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X