Gobernuak 7 idazkariordetza eratu ditu, aurreko bederatzien ordez
Gobernuak zazpi idazkariordetza eratu ditu, aurretik zeuden bederatzien ordez, Administrazio Publikoko Ministeritzaren errege-dekretuak BOEn argitaratu duenez.
Gobernuko presidente berriak, Mariano Rajoyk, erabaki duen ministerio-egitura berriarekin bat egiteko helburuarekin, aurreko Gobernuko bederatzi idazkariordetzak kendu eta beste zazpi eratu dira.
Idazkariordetza berriak honako hauek dira: Ogasun eta Herri Administrazioa; Hezkuntza, Kultura eta Kirola; Enplegu eta Segurtasun Soziala; Industria, Energia eta Turismoa; Elikadura, Nekazaritza eta Ingurugiroa; Ekonomia eta Lehiakortasuna; eta Osasuna, Zerbitzu Sozialak eta Berdintasuna.
BOEk gainera estatuko idazkariak ere argitaratu ditu, jada ministroen kontseiluak ostiralean adostu zituenak, horien artean Ekonomiakoa, Fernando Jimenez Latorre; Gorteekin erlazioak kudeatuko dituen Jose Luis Ayllon; Europar Batasunekoa, Iñigo Mendez de Vigo, Kulturakoa, Jose Maria Lasalle; eta Azpiegituren plangintzako arduraduna, Rafael Catalá.
Bestalde, Jorge Moragas Gobernuko presidentearen kabineteko burua eta Alvaro Nadal Moncloako Ekonomia Bulegoaren burua ere jada BOEn azaltzen dira.