Elkarrizketa ETBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rodolfo Aresek Jaurlaritzan jarraituko duela esan du lehendakariak

Horrenbestez, gezurtatu egin du otsailean Rubalcaba PSOEren buruzagi berri aukeratuz gero, Rodolfo Ares izango dela Alderdi Sozialistaren Antolakuntza idazkaria.
18:00 - 20:00
Patxi Lopez lehendakariari eginiko elkarrizketaren laburpena

Patxi Lopez lehendakariak esan du "erabat ziur" dagoela Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Eusko Jaurlaritzan legegealdia amaitu arte jarraituko duela.

Gauzak horrela, gezurtatu egin du azkenaldian zabaldu den zurrumurrua; izan ere, informazio batzuen arabera, PSOEren buruzagi berria Alfredo Perez Rubalcaba bada, honek Ares aukeratuko omen du Alderdi Sozialistaren Antolakuntza idazkari kargurako.

"Erabat ziur nago legealdia amaitu arte Jaurlaritzan izango dela. Kongresu baten aurretik gezur asko esaten dira", nabarmendu du ETB-2ko 'Egunon Euskadi' saioan egindako elkarrizketan.

Bestalde, lehendakariak onartu du gauza batzuk "gaizki" egin direla, "bai Espainiako Gobernuan egon garenean bai PSOEren zuzendaritzatik, eta militantzia horretaz ohartu da", erantsi du.

Joan den maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan edo azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan Alderdi Sozialistak izandako emaitza txarrak horren ondorio izan direla adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X