Larunbatean, Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopez Bakearen Aldeko Koordinakundearen manifestazioan izango da

EAJ, PSE-EE, PP, EA, EB, IU eta Geroa Bai alderdietako ordezkariak ere bertan egongo dira.
Bakearen Aldeko Koordinakundea. Argazkia: EITB

Patxi Lopez lehendakaria larunbat honetarako Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bilbon deitu duen manifestazioan izango da. ETAren jarduera armatuaren bukaera ospatzeko deitu dute, "Lortu dugu" lelopean. Koordinakundearen azken manifestazioa izango da, eta Bihotz Sakratuaren plazatik abiatutako da, 17:30ean.

EAJ, PSE, PP, EA, EB, IU eta Geroa Bai alderdietako ordezkariak ere izango dira bertan, eta UpyDk bertara joan ala ez erabakitzeko askatasuna eman die bere militanteei.

Lehendakariarekin batera, Rodolfo Ares eta Idoia Mendia sailburuak izango dira larunbatean Bilbon.

EAJ alderdiko Iñaki Anasagasti, Iñigo Iturrate eta Izaskun Bilbao joango dira. Sozialisten kasuan, Odon Elorza izango da bertan, eta PPko Iñaki Oyarzabal eta Borja Semper ere espero dira Bilbon.

Aurreikuspenen arabera, Uxue Barkos ere egongo da bertan, eta baita EB-Berdeak alderdiko Jose Navas eta Ezker Anitza-IUko Mikel Arana ere.

Ohikoa denez, Eusko Alkartasunak manifestazioan parte hartuko du. Bildu osatzen duten formazioen artean bertan izango den bakarra da.

Enpresa, sindikatu eta kultur esparruko hainbat kidek atxikimendua adierazi dute, eta baita ETAko hainbat biktimak ere. Natividad Rodriguez (Fernando Buesaren alarguna), Amaia Guridi (Santiago Oleagaren alarguna) eta Patxi Elola sozialista, besteak beste, Bilbon egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X