Ekainean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren biktimen eta presoen arteko beste bi bilera egingo dituzte

Espainiako Gobernuaren Gizarteratze Planari dagozkio bilera horiek.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE.

ETAren biktimen eta presoen arteko beste bi bilera bultzatuko ditu Espainiako Barne Ministerioak, Europa Pressek adierazi duenez. Bilera horiek Espainiako Gobernuaren Gizarteratze Planaren barruan egingo dituzte, ekainean.

Albiste agentziaren arabera, biktimek eskatutako batzarrak izango dira. Presoekin espetxeetan bilerak egin nahi dituzten biktima gehiagoren eskaerak jaso ditu Barne Ministerioak.

Jorge Fernandez Diezen Ministerioak ez du zabaldu ez biktima horiek nor diren, ezta batzarrak zein espetxetan egingo dituzten ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X