Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BJKNko 'kide guztiek' nahi dute Divarrek dimititzea, Roblesen arabera

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidearen ustez, ‘erantzun’ hori eman behar zaio erakundearen krisiari.

Margarita Robles Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kidearen ustez, Carlos Divar erakundearen presidenteak dimisioa emango du ostegunean. Gainera, CGPJren krisiari aurre egiteko “sakrifizioak” egin beharra dagoela esan du. Horren harira, egungo egoerari “erantzuna” emateko, “kide guztiek” Divarren dimisioa eskatu dutela jakinarazi du.

Radio Euskadin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Divarrek dimisioa emango du ostegunean BJKNk egingo duen osokoan. Gainera, hala gertatuko ez balitz, “enkaitzeko” aukera dagoela gogorarazi du.

Roblesek adierazi duenez, Divar bera izan zen aurreko larunbatean erakundearen egoera “jasanezina” zela esan zuena. “Hori dela eta, nire iritziz oso balorazio zuzena egin du Divarrek. Erakunde batean horrelako krisiak izaten direnean, beharrezkoa da norbaitek ardurak bere gain hartzea”, gaineratu du.

Roblesen arabera, “egoera batera iritsita, arazoari irtenbidea eman behar zaiola ohartu behar dugu, eta sakrifizioak egin behar direla”. Krisiaren “erantzuna Divarren dimisioa dela uste dugu kide guztiok”, azpimarratu du.

Sorturen inguruko Konstituzionalaren ebazpena

Bestalde, Sorturen inguruko Konstituzionalaren ebazpenean "konfiantza" izateko deia egin du. Gainera, erakunde batek "kanpoko zaratarik gabe" eztabaidatzen duenean irtenbideak "gizarte errealitatearekiko gertuagoak" izan ohi direla adierazi du.

Erabakia zein izango den ez dakiela esan du BJKNko kideak, eta "Konstituzionalak, edo Gorenak edo dagokion erakundeak eztabaidak lasaitasunez egin ahal izatera ohitu behar dugu", gaineratu du. "Konstituzionalean konfiantza izan behar dugu".

Prozeduretan "egoera zehatz bakoitza aztertu behar da, eta horrek testuingurua eta gizarte errealitatea kontuan edukitzea dakar", azpimarratu du.

Margarita Robles Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kidearen ustez, Carlos Divar erakundearen presidenteak dimisioa emango du ostegunean. Gainera, CGPJren krisiari aurre egiteko “sakrifizioak” egin beharra dagoela esan du. Horren harira, egungo egoerari “erantzuna” emateko, “kide guztiek” Divarren dimisioa eskatu dutela jakinarazi du.Radio Euskadin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Divarrek dimisioa emango du ostegunean BJKNk egingo duen osokoan. Gainera, hala gertatuko ez balitz, “enkaitzeko” aukera dagoela gogorarazi du.Roblesek adierazi duenez, Divar bera izan zen aurreko larunbatean erakundearen egoera “jasanezina” zela esan zuena. “Hori dela eta, nire iritziz oso balorazio zuzena egin du Divarrek. Erakunde batean horrelako krisiak izaten direnean, beharrezkoa da norbaitek ardurak bere gain hartzea”, gaineratu du.Roblesen arabera, “egoera batera iritsita, arazoari irtenbidea eman behar zaiola ohartu behar dugu, eta sakrifizioak egin behar direla”. Krisiaren “erantzuna Divarren dimisioa dela uste dugu kide guztiok”, azpimarratu du.Sorturen inguruko Konstituzionalaren ebazpena Bestalde, Sorturen inguruko Konstituzionalaren ebazpenean "konfiantza" izateko deia egin du. Gainera, erakunde batek "kanpoko zaratarik gabe" eztabaidatzen duenean irtenbideak "gizarte errealitatearekiko gertuagoak" izan ohi direla adierazi du.Erabakia zein izango den ez dakiela esan du BJKNko kideak, eta "Konstituzionalak, edo Gorenak edo dagokion erakundeak eztabaidak lasaitasunez egin ahal izatera ohitu behar dugu", gaineratu du. "Konstituzionalean konfiantza izan behar dugu".Prozeduretan "egoera zehatz bakoitza aztertu behar da, eta horrek testuingurua eta gizarte errealitatea kontuan edukitzea dakar", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X