Albiste da
Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko 19 ustezko kide atxilotu dituzte jarduera armatua utzi zuenetik

Hamahiru atxiloketa Frantziako Estatuan izan dira.

Asteazken honetan Bilbon izan den atxiloketarekin, dagoeneko ETAko 19 ustezko kide atxilotu dituzte urriaren 20an ETAk jarduera armatua utzi zuela iragarri zuenetik.

Atxiloketetako 13 Frantziako Estatuan izan dira, bat Erroman, bi Belgikan eta beste hiru Espainian. Bost atxiloketa 2011k izan ziren eta gainerakoak, aurten.

Azken atxiloketak ekainaren 13an izan ziren, Italian. Italiako Poliziaren Servizio Centrale Antiterrorismo taldeak Lander Fernandez Arrinda ETAko preso ohia atxilotu zuen, Erroman.

Orduan, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ohartarazi zuen atxiloketa gehiago izan zitezkeela Europako beste estatu batzuetan.

2012. urteari dagokionez, maiatzaren 27an Oroitz Gurrutxaga Gogorza ETAko ustezko buru militarra eta Javier Aranburu Sagarminaga atzeman zituzten, Caunan (Frantzia).

Martxoaren 7an, berriz, Jose Manuel Azkarate Ramos ETAko ustezko kidea atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi).

Era berean, Lapurdiko beste udalerri batean, Angelun, Oier Oa Puyol ETAko ustezko kide bilatuenetako bat atxilotu zuten.

Guardia Zibilak Iñaki Igerategi Lizarribar eta Juan Ignacio Otaño Labaca atxilotu zituen otsailaren 21ean Tolosan eta Andoainen (Gipuzkoa), ETAren aurreko zuzendaritzarekin harremana zutelakoan.

Hilabete lehenago, Frantziako Poliziak Ernesto Prat Urzainki, ETAko ustezko kide bilatuenetako bat, eraman zuen atxilo Urruñan (Lapurdi).

Aurtengo lehenengo atxiloketa, berriz, urtarrilaren 14an izan zen, eta orduan Jon Etxeberria Oiarbide, Iñigo Sancho Marco eta Ruben Rivero Campo izan ziren atxilo eraman zituztenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X