Albiste da
Atxiloketak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isaias Carrascoren alabak 'lasaitua' hartu du

ETAk hildako Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren alabak "egindakoa ordain dezatela" eskatu du.
Sandra Carrasco eta bere familia Isaias Carrascori egindako omenaldi batean, Arrasaten.

ndakoa ordain dezatela" adierazi du Sandra Carrasco ETAk hildako Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren alabak, bart ETAko bi kide Frantzian atxilotu dituztela jakin ostean, horietako bat, bere aitaren hilketarekin lotzen duten Ugaitz Errazkin gaztea.

Bere aitaren hilketarekin "lotura zuten guztiak jada atxilotuta zeudela" uste zuela esan du Ser irrati katean. Horregatik, albisteak "ustekabean harrapatu" duela eta "lasaitua eta poza" hartu duela gaineratu du.

"Denborak dena baretzen du eta ohituz joaten zara, baina, oraindik, ez lehenengo egunean bezala, baina, amorrua daukat", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X