Hauteskundeen ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopez Madrilera joango da erkidegoko senatari gisa

Senatuko talde sozialistako iturriek ziurtzat jotzen dute Patxi Lopez Madrilera joango dela, nahiz eta kazetarien aurrean ez duten informazioa berretsi nahi izan.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari orokorra.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari orokorra.

i Lopez lehendakari eta PSE-EEko idazkari orokorrak politika nazionalera salto egingo du, eta senatari autonomiko gisa joango da Madrilera,igandeko hauteskundeetako emaitzen ostean (PSE-EEk 9 eserleku galdu ditu).

Senatuko talde sozialistako iturriek ziurtzat jotzen dute Patxi Lopez Madrilera joango dela, baina Marcelino Iglesias bozeramaileak ez du informazioa kazetarien aurrean berretsi nahi izan.

Lehendakariaren etorkizunaz galdetuta, "bere erabakia da eta besteek onartu egingo dugu, ongi irudituko zaigu gainera", adierazi du Iglesiasek.

Igandeko hauteskundeetan, PSE-EEk 2009an lortu zituen bozen heren bat galdu zuen. Hala ere, hiru lurraldeetan % 19ko babesa du.

211.939 boz lortu ditu EAEn, eta EAJren eta EH Bilduren atzetik hirugarren indarra da PSE-EE.

2009an, ordea, 318.112 boto (% 30,7) eskuratu eta 25 eserleku lortu zituen.

Eusko Legebiltzarrak dagozkion hiru senatari autonomikoak izendatuko ditu orain. Egun, Joseba Zubia (EAJ), Roberto Lertxundi (PSE-EE) eta Juana Iturmendi (PP) dira.

Legebiltzarkide akta jasoko du

Patxi Lopezek legebiltzarkide akta jasoko du eta inbestidura saiora joan ostean "erabakiak hartuko ditu".

EAEko sozialisten iturriek berretsi dutenez, Lopezek "oraindik ez du bere etorkizunaren inguruko erabakirik hartu", eta epe motzean "legebiltzarkide akta" jasotzeko asmoa duela esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea Legebiltzarrean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"

Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X