Zigor Kode berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Botere Judizialak 'duda handiak' ditu Zigor Kode berriaren inguruan

Biziarteko kartzela berrikuspendunak zein zaintza partekatuak, Gobernuaren lege proiektuak formulatzen duen bezala, "konstituzioaren aurka" egin dezaketela uste du Gabriela Bravok.
Gabriela Bravo epaileen gobernu organoaren ordezkaria. Argazkia: Efe

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak proposatu duen Zigor Kodearen erreformak zalantza handiak eragiten dituela nabarmentzen duen txostena onartu du asteazken honetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN).

BJKNk, ezohiko bilkura batean onartu du txostena. Lege organikoa izanda, pauso hori proiektua Kongresura eramateko beharrezkoa den pausoa da, nahiz eta ez den loteslea.

Konstituzioaren aurka

Gabriela Bravo epaileen gobernu organoaren ordezkariak prentsaurreko batean azaldu duenez, biziarteko kartzela berrikuspendunak zein zaintza partekatuak, Gobernuaren lege proiektuak formulatzen duen bezala, "konstituzioaren aurka" egin dezaketela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X