Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ares: 'Alderdi irekia eta gardena izango gara'

PSE-EEren Politika idazkariak azaldu duenez, asteburuan alderdiak egingo duen Kongresuaren ostean, jarraitzaileek "nahieran parte hartu" ahal izango dutela alderdiaren barruan.
18:00 - 20:00
PSE-EE 'alderdi irekiena eta gardenena' izango da, Aresen ustez

Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkariak azpimarratu duenez, alderdiak asteburuan egingo duen Kongresuaren ostean, PSE-EE euskal politikako "alderdi irekiena eta gardenena" izango dela.

Kongresu horretan Patxi Lopez aurkeztuko da alderdiaren idazkari nagusi izaten jarraitzeko, eta Herrizaingo sailburu ohiak Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, PSE-EEk "hilabeteak daramatza afiliatuekin eta jarraitzaileekin lanean proiektu sozialdemokrata eta autonomista berritzeko, eta erakargarriagoa eta herritarren arazoei aurre egiteko eraginkorragoa izateko.

Hori horrela, Aresek iragarri du afiliatuek eta jarraitzaileek aukeratuko dituztela kargu publiko nagusietarako hautagaiak: lehendakarigaiak, ahaldun nagusigaiak eta hiriburuetako alkategaiak.

Testuinguru horretan, PSE-EEk alderdiaren barruan "nahieran parte hartzeko" aukera emango die jarraitzaileei, herritarrek "proiektu sozialistan nahi duten bezala parte har dezaten".

"Ustelkeria egoera"

Hilabeteotan azaleratu diren ustezko ustelkeria kasuak direla eta, buruzagi sozialistak uste du PSE-EEk "gardena izateko gai" izan behar duela "gizartea sumindu duen ustelkeria politiko egoera honetan".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X