Badiolak ez zuela Ondarroako atentatuan parte hartu dio Iparraguirrek
Ibon Iparraguirre ETAko udazteko kideak Ertzaintzaren komisariaren aurka, Ondarroan, 2008ko irailaren 21ean, jarritako auto-bonba lehertzea leporatzen zaionak, Asier Badiola bigarren akusatuak bertan parte hartu izana ukatu du.
"Ez, inolaz ere ez", erantzun du aske dagoen Iparraguirrek, San Francisco de Henareseko (Madril) Auzitegi Nazionalean egindako epaiketako lehenengo saioan.
Horren haritik, Iparraguirrek azaldu du Badiolak ez ziola "ezertan" lagundu, eta ez zekiela atentatua egin behar zutenetik nabarmendu du. "Ez horretaz ez beste ezertaz ez zekien ezer", azpimarratu du, Badiolak Ondarroako komisariaren aurka atentatua egitearen berri ez zuen gaiarekin amaitzeko.
Halaber, atentatua egiteko Badiolak Mikel Garikoitz Azpiazu 'Txeroki'ren aginduak jasotzen zituela ukatu du eta bere adierazpen polizialen atentatua egin zuela esan bazuen, "torturak" jasan zituelako izan zela nabarmendu du, "ez "zuelako borondatez deklaratu. "Inoiz ez nintzen egoera hain txarretik pasatu. Bost egun pasatu nituen torturatzen ai nintzaten bitartean", adierazi du.
Bestalde, Asier Badiolak berretsi egin du Iparraguirreren bertsioa eta ukatu egin du gertakizun horietan parte hartu zuela. Halaber, batzuetan lagundu egin ziola onartu du, "arropa behar zuenean edo dirua falta zitzaionean". "Bai, lagundu diot, baina ez dut inoiz atentatu batean parte hartu, ez dut pistolarik ikusi, ezta lehergailuak eta antzeko gauzarik ere", azpimarratu du.
'Txapote'ri 30 urteko kartzela-zigorra ezarri diote
Auzitegi Nazionalak 30 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Javier Garcia Gaztelu "Txapote"ri, Agredan (Soria) Guardia Zibilaren kuartel baten kontra auto-bonba batez atentatu bat agintzeagatik, 2.000 urteko uztailean. Emakume bat zauritu zen.
Epaia emateko garaian, epaimahaia Ignacio Guridi Lasaren komandoaren deklarazioan oinarritu da. Hark esan zuen "Txapote" izan zela uztailaren 26an kuartelaren aurka atentatzea agindu ziona.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.