Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Errege-Etxeak Noos uztea eskatzea oso gogorra zen Urdangarinentzat'

Diego Torresek larunbatean epailearen aurrean egindako deklarazioaren arabera, Urdangarinek ez zuen beste jarduerarik egin nahi. Urdangarinek berriz deklaratuko du larunbat honetan.
18:00 - 20:00
Iñaki Urdangarinek bihar deklaratuko du Palmako epailearen aurrean

Diego Torresek joan den larunbatean deklaratu zuen Noos auzia ikertzen duen epailearen aurrean, eta, deklarazio horren arabera, Iñaki Urdangarinek ez zuen Noos utzita beste jarduerarik egin nahi, ez zuelako ''txotxongiloa izan nahi''.

Erregea-Etxeak Urdangarini institutua uztea eta beste ''jarduera batzuetan aritzea'' aholkatu izana ''oso gogorra eta oso zaila'' izan zen Palmako dukearentzat, Torresenen hitzetan.

Deklarazio horren arabera, halaber, Jose Manuel Romero Errege-Etxeko aholkulari juridikoak emandako aholkua izan zen. Halaber, sortzaile gisa agertuko ez zen beste erakunde batean aritzea aholkatu zion Urdangarini, eta ''administrazio kontseiluetan egoteko aukerak eskainiko'' zizkiotela aurreratu zion aholkulariak Palmako dukeari, Torresen arabera.

''Presio mediatikoa''

Hala ere, Urdangarinek Nooseko proiektuekin lotuta egoten jarraitu zuen, Torresek epaileari azaldutakoaren arabera. Institututik aldentzearen itxura zergatik egin zuen galdetuta, ''presio mediatikoa''ri egotzi dio erabakia Torresek.

Urdangarinek berriz deklaratuko du larunbat honetan

Epailearen aurrean lehenengoz deklaratu zuenetik ia urtebete igaro denean, Urdangarin epaitegietan bueltan da Diego Torresek deklaratu zuenetik astebete geroago. Urdangarinek Jose Castro Noos auziaren epailearen aurrean deklaratuko du larunbatean eta deklarazioak aurreko urtean lehenengoz epaitegietan ikusi zeneko ikusmina sortu du, baina iazkoa ikusita eta gero, tentsioa zeharo gutxiagotu da, bai hedabideetan, baita Palmako epaitegietako segurtasunean ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X