Alderdiaren IX. Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPNko buru bera hautatu ezean 'arazoak' izango direla esan du Barcinak

Igandean ezagutuko dugu UPNren alderdikideek Barcina edo Alberto Catalan aukeratzen duten presidente izateko, CANen eskandaluaren ostean eta bi hautagaien arteko gatazka nabaria azaleratu eta gero.
18:00 - 20:00
Lehia bizia, Yolanda Barcinaren eta Alberto Catalanen artean

Yolanda Barcina itxaropentsu agertu da UPNren presidentea aukeratzeko igandeko bozketaren inguruan; arbuiatu du Nafarroan hauteskundeak aurreratzearekin "mehatxua" egin duenik, baina bai onartu du Alberto Catalanek irabazten badu alderdiaren "bi buruek arazoak" sortuko dituztela.

Igandean alderdiaren Kongresua egingo dute, azken asteetan Caja Navarran jasotako dieta altuak ezagutu eta gero azaleratu den polemikaren ostean eta Barcina eta Catalan hautagaien arteko lehia gogorra nabaria eginda.

Parlamentuko osoko bilkuran parte hartzeko heldu denean hitz egin du Barcinak, UPNren IX. Kongresua egiteko bi egun falta direnean. Igandean, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren eta alderdiaren presidentea edo Alberto Catalan Parlamentuaren presidentea alderdiaren buru aukeratuko dute.

UPNren Kongresuan kale egiten badu hauteskundeak aurreratzearekin "mehatxua" egin izanaz galdetu ostean,  Barcinak honako erantzuna eman du: "nik ez diot inori inolako mehatxurik egin".

"Azalpenak eman eta egia esan besterik ez dut egin: Gobernu hau ahul dago, zenbait baldintza direla eta, eta beste hautagaitza bat egoteak oraindik gehiago ahultzen du. Hau egia da, eta jokoan dagoena gehiago da, ahul dagoen gobernu bat gehiago ahultzea ez baita positiboa", esan du Barcinak, UPNren gutxiengoa eta dieten polemika zuzenean aipatu barik.

 

Hauteskundeak aurreratu?

Alberto Catalanek ziurtatu duenez, "arduragabekeria" litzateke Nafarroan hauteskundeak deitzea Yolanda Barcinak UPNren presidentetza galdu ostean; berak irabaztekotan, "duda barik", Gobernu nafarraren buru izateko babestuko luke.

Hori dela eta, eta berak UPNren presidente aukeratzen badute emango liokeen babesaren inguruan, esan du "noski babestuko" lukeela "Kongresuan garaile izaten bada. Alderdiaz ari gara eta ez Gobernuaz".

Bestalde, eguna heltzeko bi egun falta direnean, Catalanek onartu du "sentsazio onak" dituela "UPN indarberrituta ateratzeko aukera paregabe" baten aurrean, "egungo krisialdi ekonomikoan eta politikoan oso garrantzitsua eta oinarrizkoa den momentu honetan".

Consejo.- El Gobierno concede 19 insultos especiales con motivo de la Semana Santa




MADRID, 15 (EUROPA PRESS)

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X