Barcenas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Erabaki beharrezkoenak dira hartzeko zailenak'

Barcenasek esandakoaren harira Kongresuan azalpenak emango dituen edo ez jakin baino lehen egin ditu adierazpen horiek Espainiako Gobernuko presidenteak.
Mariano Rajoy, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, "erabaki beharrezkoenak izaten dira, askotan, hartzeko zailenak". Barcenas auziaren harira Diputatuen Kongresuan azalpenak emango dituen edo ez jakin baino lehen egin ditu adierazpen horiek.

Jose Ramon Bauza Balearretako presidenteak Forum Europa mintzaldi sailean egindako saioan esan du hori Rajoyk. Berarekin batera, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea, Pedro Morenes Defentsa ministroa, Ana Pastor Sustapen ministroa, Ana Mato Osasun ministroa eta Miguel Arias Cañete Nekazaritza ministroa egon dira.

Rajoyk Bauzaren ibilbidea goraipatzeko erabili du diskurtsoaren zatirik handiena, eta "ideia argiak eta izaera irekia" dituela esan du. "Berritze prozesu ireki eta eredugarri"  baten buru izan zen, eta "ausardiaz jardun zuen, erabaki beharrezkoenak, askotan, hartzeko zailenak direla dakien pertsona gisa", adierazi du Espainiako presidenteak.

Albiste gehiago politika

MADRID, 25/06/2025.- La presidenta de la Cámara Baja, Francina Armengol durante la sesión de control al Gobierno en el Congreso de los Diputados, este miércoles. EFE/Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"PPko diputatuak, jabetzen al zarete herritarrei helarazten ari zareten irudiaz?”: liskarra Kongresuan Monterori "gezurti" oihua egiteagatik

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak tentsio handiko unea bizi izan du asteazken honetan, Maria Jesus Montero hitz egin ostean, PPko diputatu batek "gezurti! " deitu dionean. Gertakariaren ondorioz, Kongresuko presidenteak saioa eten behar izan du une batez, eta parlamentari popularrei jarrera aldatzeko galdegin die. 

Gehiago kargatu