Albiste da
Bakerako Lantaldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE, Bakerako Lantaldera joateko prest 'bizikidetzagatik'

Lopezek esan du PSE lantaldera joateko prest dagoela "bizikidetza lantzera", baina ez "demokrazia okertzera", "ezta, uneren batean, indarkeria justifikatuta egon zela onartzera ere".
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak esan du PSE alderdia lantaldera joateko prest dagoela "bizikidetza lantzera", baina ez "demokrazia okertzera", "ezta, uneren batean, indarkeria justifikatuta egon zela onartzera ere".

EH Bilduk "oinarri etikoak" babestu behar dituela esan ostean, Bakerako Lantaldea "beste gauza bat" izango litzakeela azaldu du bertan EAJk eta koalizioak jarraituko balute, "lehenengo pertsonan mehatxatuak eta erasoak jasotakoak" joan zirenetako "inork" parte hartu gabe.

Halaber, ETAri eta ezker abertzaleari "presoak bahituta" uzteko dei egin die, "gizarteratzeko bidea" egin ahal izateko. Eta Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak, "ez inork" ezin duela Francisco Perez de Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ezetsi uste du, hark dimititu egin behar zuelako.

Euskal sozialisten buruak ukatu egin du alderdia jarreraz aldatzen ari denik Bakerako Lantaldeari dagokionez, eta aurreko legealdiko berbera mantentzen duela azpimarratu du, "zoru etiko berarekin". "Arazoa Bildun eta atzora arte ETAri txalo egiten zion jendean dago", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X