Hasier Arraiz: 'Ez dugu geure burua bake lantaldetik baztertuko'
EH Bilduk ez duela bere burua "inolako bake lantaldetik baztertuko" esan du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Radio Euskadin, bakegintzan eta normalizazio politikoan aurre egiteko tresnei uko egiteko asmorik ez dutela berretsita.
Arraizek salatu duenez, arazoa ez da ezker abertzaleak "historian egindakoa eta sufritutakoa" bake lantaldearen testua agertzeko egindako eskaera, "benetako arazoa zenbait alderdik EH Bildurekin batera lan egin nahi ez dutela" baizik. Horren aurrean, ezker abertzaleko ordezkariak azpimarratu egin du "EH Bilduk bake lantaldea aurrera ateratzeko" lan egingo duela, eta "jarrera positiboa eta emankorra" izango dutela.
ETAren desarmeari dagokionez, "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du, bestela "itxaropen faltsuak" baino ez direlako sortzen. Ildo beretik, desarmeaz informaziorik ez dutenei "gaiaz hitz egiteari uzteko" esan die.
EAJ-PSE ituna
EAJ-PSE itun fiskalagatik galdetuta, Hasier Arraizek akordioaren inguruko zehetsunik ez dutela salatu du, baina, lehen datuen arabera, "epe laburrera begira" egindako akordioa dela kritikatu du, "adabakiak jartzeko eredu batean oinarritutakoa".
"Euskal Herria aldaketa sakonak egitea eskatzen ari da, Espainiako eredu ekonomikoaren dependentzia apurtzeko, eredu horrek gurera hondamendia besterik ez dakarrelako", azaldu du Arraizek. "Akordioak ez die herri honek dituen interesei erantzuten, PSEren eta, batez ere, EAJren interesei erantzuten die", adierazi du.
Albiste gehiago politika
Sarek manifestazioa deitu du Donostiako Aste Nagusiko azken egunerako, presoen etxerako bidea "indartu eta arintzeko"
Asteazken honetan emandako prentsaurrekoan, Beñat Uribe-Etxeberria Sareren bozeramaileak adierazi du mobilizazioa eginda "aldarrikapena txertatu" nahi dutela jaiegun horietan. Hala, manifestazioa deitu du Donostiako Aste Nagusiko azken egunerako, abuztuaren 16rako, presoen etxerako bidea "indartu eta arintzeko".
Miguel Tellado eta Aitor Estebanen arteko tira-bira, Cerdanen afera eta curriculum makillatuak direla eta
Asteartean argitaratutako elkarrizketa batean Cerdanek egindako baieztapenek eragin dute bi politikarien arteko hizka-mizka.
Nafarroako herri-lanak ikertzeko batzordeak 40 pertsona deituko ditu
Horien artean, Antxon Alonso, Koldo Garcia eta Santos Cerdan daude, baina atzera bota dituzte Maria Chivite, Uxue Barkos, Yolanda Barcina eta Jose Luis Abalosek agerraldia egiteko eskaerak. Agerraldiak urriaren erdialdean hasiko dira.
Santos Cerdanek errugabea dela adierazi du: "Ez dut UCOk esan duen ezer egin"
'La Vanguardia' hedabideak egindako elkarrizketa batean, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan du bera ez dela Koldo edo Jose Luis Abalosekin izandako elkarrizketetan egon, eta gaineratu du hura ez omen dela bere ahotsa.
Nafarroako PPren presidenteak curriculumeko datu faltsu bat zuzendu du Parlamentuaren webgunean
'Diario de Noticias' egunkariaren arabera, Javier Garciak bere fitxa aldatu du Nafarroako Parlamentuan, inoiz egin omen ez duen gradu baten izena aldatzeko.
De Andresek EAJri eta PSEri ohartarazi die ez dela bateragarria EH Bilduren "bikotekide izatea" eta poliziari eraso egiten dietenen aurka egotea
EAEko PPren presidenteak "etikoki argiago" jokatzea eskatu die bi alderdiei, "ezinezkoa delako" koalizio abertzalearen "bikotekide izan", eta Ertzaintzari eraso egiten diotenen "aurka" daudela esatea.
PPk onartu du Madrilgo Biltzarraren presidenteorde Ana Millan ez dela Politika Zientzietan lizentziaduna
Noelia Nuñez popularrak, Jose Maria Angel Valentziako sozialistak eta Ignacio Higuero Extremadurako kontseilariak dimisioa eman dute azken asteetan, euren ikasketei buruzko informazio ofiziala faltsua omen da eta.
Maider Etxebarriak EH Bilduri leporatu dio "hautesleen zati bati aurre egin nahi ez izatea" eta GKSri "hauspoa ematea"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak EH Bilduri leporatu dio "hautesleen zati bati aurre egin nahi ez izatea" eta GKS kolektiboari "hauspoa ematea", Ertzaintzari "zilegitasuna kendu" baitio. Alkateak hitzok esan ditu Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, uztailaren 23an izandako istiluei buruz galdetuta.
Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa
Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute.
Maider Etxebarria Gasteizko alkatea: "Asko poztuko ninduke jaien amaieran zero erasoren balantzea egin ahal izateak"
2025eko Andre Maria Zuriaren jaien atarian, festak "bizikidetzatik eta errespetutik, alaitasun eta ilusio handiz bizitzeko" deia egin die Gasteizko alkateak herritarrei eta bisitariei.