'Parot doktrina'ren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurrek presoen senideen aurkako erasoak sustatzea leporatu dio PPri

Onintza Enbeita diputatuak gogorarazi duenez, Murcia II espetxera bisita bat egitera joan ziren senide batzuek erasoa jasan zuten atzo.
Onintza Enbeita Amaiurren diputatua.
Onintza Enbeita Amaiurren diputatua. Argazkia: EiTB

Onintza Enbeita Amaiurren diputatuak euskal presoen senideen aurkako erasoak "sustatzea" leporatu dio PPri. Izan ere, atzo, Murcia II espetxera bisita bat egitera joan ziren senide batzuek erasoa jasan zuten. Ustezko 'ultra' batzuk harrika egin zieten  furgonetan zihoazenean, baina zorionez ez zen zauriturik izan.

Enbeitaren arabera, Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak, 'Parot doktrina' bertan behera geratu ostean libre uzten dituzten presoen kasuan, PPk "ez du azaltzen zergatik dauden kalean, eta zigorra beteta dutela. Horrek nahasmena sortzen du eta lintxamendu soziala eta mediatikoa".

Enbeitak Bilbon emandako prentsaurreko batean salatu ditu "erasoak", eta datorren asteartean Diputatuen Kongresuan aurkeztuko duen mozioaren berri eman du.

Mozio horretan polizia-etxeetako torturak salatzen dituzte, eta atxilotuen inkomunikazio aldia amaitzea exijitzen dute. Era berean, Estatuak tortura salaketa guztiak ikertzea, nazioartearen aholkuak aplikatzea eta biktimei beharrezko laguntza guztia ematea eskatzen dute.

Enbeitak azaldu duenez, Estatua "iraganera" itzuli da bai torturen kasuan, bai ezker abertzaleari egiten dion "espioitzan".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X