Auzitegi Konstituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: 'PPko bastioiak daude Atutxaren aurkako erabakiaren atzean'

EH Bilduren ustez, Espainiako Justizia sistema Gobernuak bere onerako erabiltzen duen "ariete politikoa" besterik ez da.
Josu Erkoreka. EITB.
Josu Erkoreka. EITB.

Atutxa auziaren "zoritzarreko epaia" etorkizunean Auzitegi Konstituzionaletik etor daitezkeen erabakien "erakusle txarra" izan daitekeela adierazi du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Gaur, Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohiak eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Mahaiko kideek bere egunean jarritako babes helegitearen aurka egin, eta ezarritako kargugabetzeak eta isunak berretsi egin ditu Auzitegi Konstituzionaleko Osoko Bilkurak. Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zigortu zituzten.

Jaurlaritza epaiarekin bat ez datorrela azpimarratu du Erkorekak Legebiltzarrean. Horren ustez, Auzitegi Konstituzionalean "PPk jarritako bastioiek" popularren onerako lanean ari dira dagoeneko.  

Bestalde, Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak epaia "bidegabea" dela azpimarratu du. Espainiako Justizia sistema Gobernuak bere onerako erabiltzen duen "ariete politikoa" besterik ez dela gaineratu du Matutek.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X