Ezohiko batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk Quirogaren buruzagitza sendotuko duen kongresua egingo du martxoan

Alderdiko zuzendaritzak astelehenean erabakiko du zein egunetan ospatuko den agintaria berresteko ekitaldia.
Iñaki Oyarzabalek eman du kongresuaren berri

Euskadiko Alderdi Popularrak ezohiko kongresua egingo du martxoan, eta Antonio Basagoitiren ordezkoa, Arantza Quiroga, berretsiko dute bertan. 2013ko maiatzean hartu zuen kargua Quirogak.

Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak eman du jakitera kongresuaren deialdia Bilbon, PPren egoitzan egindako prentsaurrekoan. Quiroga bere postuan berresteko, batzar parte-hartzailea eta irekia egingo dute.

Alderdiko zuzendaritzak datorren astelehenean erabakiko du kongresuaren data. Arantza Quiroga 2013ko maiatzaren 14an izendatu zuten presidente, Antonio Basagoiti ordezkatzeko, Santander bankuak Mexikon duen ordezkaritzara lan egitera joan baitzen. Orduan iragarri zuen Quirogak zuzendaritzaren babes osoa jaso arren bere alderdiaren batasuna bultzatu eta bere buruzagitza sendotzeko kongresu bat antolatuko zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X