Sakabanaketa politikaren aurka, jendetza bildu da Elorrion
Elorrioko plazatik 17:45ean abiatu da manifestazioa. Jendetza batu da Arkaitz Bellonen sorterrian, sakabanaketa politika salatzeko. Manifestazioaren buruan, Arkaitzen bi lagun, preso zendu berriaren argazki handi bat eskutan. Atzetik, ikurriña handi bat eta manifestazioaren pankarta eraman dute senide eta lagunek, "Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa politika amaitu" lelopean. Elorrioko kaleak zeharkatu ondoren, txalo eta oihu artean, plazan amaitu da manifestazioa. Han, Bellonen bi adiskidek agiria irakurri dute: "Arkaitz, azkena izan behar duzu. Zure heriotza, eta esango dute nahi dutena, ez da batere naturala; menduzko kartzela politika ez baita batere naturala. Kartzela politika ankerrak hil zaitu. Bai Arkaitz, horrek hil zaitu! Eta nahikoa dela diogu".
Arkaitz Bellonen gorpua goizean heldu da Euskal Herrira, eta Otxandion egin diote lehen harrera elorriotarraren gorpuari. Atzo arratsaldean, 19:00etan, abiatu ziren Bellonen senitartekoak Cadiztik, goizean familiaren konfiantzazko medikuak autopsia egin eta gero.
Gorpua Iurretako beilatokian egon da. 11:00etan atera dute handik, eta Iurretatik Elorriora auto-karabanan joan dira. Bidean, errepide ertzean, jendetza batu da, ikurriñak eta presoak Euskal Herritaratzearen aldeko zapiak eskutan. 12:00etan lagunek eta senitartekoek omenaldi zibila egin diote Arriola Antzokian; ekitaldi pribatua izan da, gertukoenei zuzendutakoa. Krespoi beltzak ikurrinetan eta krabelin gorriak eskuetan, jendetza batu da antzokiaren inguruan. Ondoren, antzokian bertan, hil-kapera ireki dute 15:00ak arte. Besteak beste, ezker abertzaleko ordezkaritza zabala izan da, Laura Mintegi, Joseba Permach eta Pernando Barrena, eta LABeko Ainhoa Etxaide. Hil-kaperatik jendetza igaro da Belloni azken agurra ematera eta familiari elkartasuna adieraztera.
Autopsiak
Auzitegiko Institutu Anatomikoaren auzitegi medikuak eta Arkaitz Bellon euskal presoaren familiak jarritako konfiantzazko medikuek egindako autopsien aurretiazko txostenaren arabera, "arrazoi naturalengatik bat-bateko heriotza izan zuen", horregatik "ez dago eragindako heriotzaren susmorik".
Ohar batean Etxeratek azaldu zuenez, "nolanahi ere, falta diren frogen emaitzei itxaron behar zaie, baita behin betiko txostenari ere".
"Etxeratentzat argi dago Arkaitz Bellonek 13 urtez bete duen zigorrak harreman zuzena duela heriotza eragin dion amaierarekin. Torturak, jipoiak, lekualdaketak eta etengabeko tentsioak zuzenean eragiten dute osasunean", azaldu du. Egoera horiek "ez dira arrisku faktore bat bakarrik, erabakigarriak baizik", gaineratu zuen Etxeratek.
Zure interesekoa izan daiteke
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".
EAJk aberri bizia eta estatus berria eskatu ditu Aberri Egunean
Milaka pertsona bildu dira Bilbon, Aberri Eguna ospatzeko, “Aberria Bizi” lelopean. Aurrera egingo duen Euskadi aldarrikatu dute jeltzaleek. Estebanek ekitaldi politiko jendetsua iragarri du maiatzerako, udal eta foru hauteskundeak baino urtebete lehenago, eta Pradalesek autogobernuaren defentsa egin du.
EH Bilduk esan du "lasai" baina "sendo eta irmo" jardungo duela, Euskal Errepublika helburu
Iruñean ospatu du ezker independentistak Aberri Eguna. Milaka pertsonak parte hartu dute Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu duen manifestazioan. Horren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak esan duenez, "lasaitasunez eta herriaren oxigenoarekin, gailurrera helduko gara".
"Edozein jarrera baztertzaile" gainditzen duen Aberri Eguna aldarrikatu du Podemosek
Autogobernurako eskubide "legitimoa" bizitza proiektu komun bat erabakitzeko aukera gisa ulertzen du, "banderen liskarren" gainetik.
EAJk "nazio handiagoa" aldarrikatuko du Aberri Egunean, eta EH Bilduk eta EH Baik "subiranotasun gehiago" eskatuko dute
Alderdi abertzaleek Aberri Eguna ospatuko dute Pazko igandean. Ohi bezala, Bilboko Plaza Barrian egingo du ekitaldi nagusia EAJk, 11:00etatik aurrera. Koalizio abertzaleak, bestalde, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko du eguneko egitaraua, 12:00etan.
Euskal Hirigune Elkargorako duen proiektua aurkeztuko du Alain Iriartek asteartean, Etchegaray garaitu asmoz
Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezak 2017tik dihardu karguan. Iriart "Bil Gaiten" hautagaitzaren ordezkari izango da eta hurrengo egunetan jakingo da Pello Etxeleku Kanboko auzapeza ere aurkeztuko den ala ez. Bozketa apirilaren 11n izanen da.