EH Bildu: 'Hauteskundeak egongo dira, ez dago atzera bueltarik'
Barkartxo Ruiz, Maiorga Ramirez eta Xabi Lasa EH Bilduko Nafarroako parlamentariek, goizean Iruñean eman duten prentsaurrean, adierazi dutenez, maiatzaren 25ean hauteskundeak egongo dira, "hori da lehentasuna". "Jasangaitza den egoera honek UPNren zikloaren amaiera izan behar du, eta hartara, hauteskundeak dira bide bakarra. Hauteskundeak izatea da gure lehentasuna. Zentsura mozioa tresna gisa geuk ere erabili genuen pasa den urtean eta ez zen aurrera atera. Baina oraingoan, adostea lortzen badugu , gure lana hortik joango da", esan du Bakartxo Ruizek.
Maiorga Ramirezen hitzetan, "honek ez du atzera bueltarik. Maiatzaren 25ean hauteskundeak izango dira Nafarroan". Bide horretan, jada, lanean buru-belarri ari direla gaineratu du eta oposizioko alderdi denekin, PSN tartean, hitz egiten ari direla ziurtatu du.
Zentsura mozioa ze alderdik babestuko lukeen edota presidentetzarako hautagaia nor izango litzatekeen bezalako kontuak "bigarren mailakoak eta teknikoak" direla gaineratu dute EH Bilduko kideek. Garrantzitsuena hauteskundeak deitzea dela esan dute, "UPNren zikloari amaiera emateko".
PSOEren zenbait buruzagik, azken egunotan, erabat baztertu dute PSNk Bildurekin akordiorik erdiestea, zentsura mozioa aurrera atera ahal izateko. Horren harira, Ramirezek esan du mahai gainean dagoena ez dela PSOE eta Bilduren artekoa, "gizartearen eskari ozen bati erantzuna emateko konpromisoa dago ezbaian".
Egoera aztertzeko eta aurrera begirako erabakiak adosteko, eragile politiko, sozial eta sindikalekin harremanetan daudela esan du EH Bilduk. Zentsura mozioa nola bideratu aztertuko dute, hori baita "oposizio osoaren borondatea".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.