Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Krisia Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Geroa Bai: 'Hauteskundeak deitzea premiazkoa eta nahitaezkoa da'

Barkosen ustez, ikerketa batzordearen lana "ezinbestekoa" da, eta Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak egindako akusazio "larriak" argitzea izan behar da horren helburu nagusia.
MAM-eko argazkia: uxue-barkos_
MAM-eko argazkia: uxue-barkos_

Nafarroan hauteskundeak deitzea "nahitaezkoa eta premiazkoa" dela adierazi du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak. PSNri Bilduk babestuko lukeen zentsura-mozioarekin bat ez egitea eskatuta, "iruzur egin nahi dute" ohartarazi du Barkosek, baina, horren hitzetan, Nafarroako sozialistak "indartsu" daude. "Presio asko" jasoko badituzte ere, Nafarroan "alternatiba bat" eratzearen alde agertu da Barkos.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Nafarroako Parlamentuak sortutako ikerketa batzordea "PSNk bere egunean jarritako baldintza" batengatik eratu zutela azaldu du Geroa Baiko ordezkariak: "hauteskundeak aurreratzea", alegia.

Barkosen ustez, ikerketa batzordearen lana "ezinbestekoa" da, eta Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak egindako akusazio "larriak" argitzea izan behar da lantalde horren helburu nagusia.

"Agortuta" dagoen Gobernuaren eta UPNren aurrean "alternatiba bat" aurkeztea proposatu du Uxue Barkosek. "Alternatiba bat eratzea nahitaezkoa da", gaineratu du.

Alternatiba hori sortzea ez dela lan erraza izango onartu du Barkosek, "Madriletik Nafarroako sozialistei eraso egitea erraza delako, mehatxu bidez zein Bildu erabilita".

"Presio asko izango ditugu, baina alternatiba hori sortzeko erantzukizuna oso argia da; alderdi politikoen ordezkarien eskuetan dago", berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X