Nievesi ikuskatze-plana eskatu izana ukatu du Goicoecheak
Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta presidenteordeak ezeztatu egin ditu Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiaren salaketak, eta ukatu egin ditu esku-hartzeak zein faborezko tratua eta isilpeko dokumentazioa eskatu izana.
Nafarroako Parlamentuan abiatutako ikerketa batzordean agerraldia egin du astelehen honetan Goicoecheak eta, bertan, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak bere kontra egindako salaketen inguruko galderei erantzun die.
Hiru ordutik gorako deklarazioaren ondoren, bertan behera utzi dute kontseilariaren agerraldia, eta asteartean ekingo diote berriz galdeketari, 10:00etan. Gaurko saioan UPNren, PSNren eta Bilduren galderei bakarrik erantzun die Goicoecheak eta, beraz, Aralar-NaBairen txandarekin abiatuko dute astearteko saioa. Ondoren PPNk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik egingo dituzte galderak.
Ordu horretarako zegoen aurreikusita Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen agerraldia; ondorioz , 16:00ak arte atzeratu du.
Bere agerraldian, Goicoecheak ikuskatze-plana eskatu izana ukatu du eta baztertu egin ditu eskaeraren inguruko akusazioak. Ostiralean Idoia Nieves izan zen ikerketa batzordean azalpenak ematen, eta kontseilariak "esku-sartzeak" egin zituela eta hainbat bezerori faborezko tratua egin ziela salatu zuen.
UPNren galderei erantzunez, Goicoecheak ukatu egin du bazkaloste batean eskaera hori egin izana, baita beste uneren batean plana eskatu izana ere. Halaber, Goicoecheak esan du ''inoiz'' ez duela fabore traturik eskatu enpresa batentzat.
Bulegoa
Goicoecheak azaldu duenez, 2011n utzi zuen bere bulego profesionala, politikari ekiteko. Bulegoak enpresa txikiei ematen die zerbitzu, kontabilitate eta zerga kontuetan. Kontseilariak esan du bezeroak lankide baten esku utzi zituela eta ordutik ez dela bertara itzuli. Garai bateko zenbait bezeroekin ''adiskidetasun'' harremanari eusten diola onartu du, ''baina ez bestelako harremaniri''.
CAN Nafarroako Kutxari buruzko dokumentazioa
Halaber, Goicoecheak esan du ez ziola Nievesi CANeko kontseilarien ordainsarien inguruko inprimakien berri eskatu, eta ''noren esku zeuden'' jakitea bakarrik eskatu ziola.
Bestalde, ukatu egin du eskaera hori Barcinaren interesek bultzatuta egin izana. ''Presidenteak bere buruaren datu pertsonal bat eskatu zidan une zehatz batean, baina ondoren ez zuen eskaera gehiagorik egin. Zehazki, bere ordainsarien datua eskatu zidan, eta zerga aitorpenean begiratzeko esan nion. Dietak itzuli behar zituen unean izan zela uste du'', gaineratu du Goicoecheak.
Ikuskaritza Nafarroako Unibertsitatean
Bestalde Nafarroako Unibertsitateko ikuskaritza ''jukutria'' zela esan zuela aitortu du Ekonomia kontseilariak, baina hori bere ''iritzia'' dela gaineratu du, ''ez esku-hartzea''.
BEZaren itzultzean atzerapena
Nievesek ''zerga irregulartasun'' jo zuen atzerapenaren harian, Goicoecheak esan du 2012an ''diru-sarrera gutxiago zegoela aurreikuspenen aldean'', eta, ondorioz, ordainketa hori atzeratzea erabaki zela, defizit-muga bete ahal izateko. Erabakia ''orduko datu guztiak oinarri izanda'' hartu zutela gaineratu du.
Adierazpena, fiskalaren esku
Goicoechearen deklarazioa fiskalaren esku uztea eskatu du PSNk, kontseilariaren jardunean ustezko eragimen-trafiko delitua egon daitekeela agerian uzten duten ''zantzu nahikoa'' dagoela iritzita.
Asteleheneko deklarazioak
Asteleheneko saioa luzea izan da, goizez eta arratsaldez. Goizean, Pedro Ugalde, Juan Franco eta Maria Jesus Valdemoros izan dira batzordean eta Gobernuaren jarduna babestu dute. Arratsaldean, berriz, Manuel Aranaren txanda izan da, eta hark berretsi egin du Idoia Nievesen akusazioen berri bazutela.
Manuel Arana Nafarroako Ogasun Saileko Planifikazio eta Kontrol zuzendari ohiak ere agerraldia egin du, eta berretsi egin du Idoia Nievesen akusazioen berri bazutela.
Aurretik Juan Franco Nafarroako Gobernuko Aurrekontuen zuzendariak azaldu duenez, enpresei BEZaren itzulera atzeratzeak "zailtasunak" ekarri zizkien enpresei eta "ez zen inoren gustuko neurria" izan, baina Yolanda Barcinak "txarretan onena" zelako hartu zuen neurri hori.
Francoren arabera, Europak ezarritako defizit muga "legea zen" eta bete beharra zegoen. Horregatik erabaki omen zuten BEZaren itzulera atzeratzea.
BEZaren inguruko azalpenak eman behar izan ditu Francok Parlamentuko Ikerketa Batzordean. "Ez Idoia Nieves ez inori ez zitzaion gustatzen neurria, baina diru-sarreren aurreikuspena jaitsi egin zen eta ez zegoen aukera onik. Beste edozein neurrik ere kaltetuak utziko zituen", adierazi du Francok, Barcinak "aukera txarretan onena" hautatu zuela azpimarratu aurretik.
Francok ukatu egin du Gobernuak "inori maula egiteko asmoa" duenik neurri horrekin.
Bestalde, Pedro Ugalde Ekonomia idazkari teknikoak ere deklaratu du batzordean eta "logiko"tzat jo du Lourdes Goicoecheak Ogasun arduradunari informazioa eskatu izana.
Goicoecheak enpresa bat, bezero ohi bat, "ondo tratatzeko" Nievesi egin zion eskariaren inguruan galdetuta, Ugaldek ohartarazi du horrek "gertuko bi pertsonen arteko esaldia" dirudiela eta dokumentazioa entregatzeko "epea luzatzeko eskaria" izan litekeela, eta hori "ez zait legez kanpokoa iruditzen".
Bilduk enpresa batzuei "mesede" egitea leporatu dio Goicoecheari, eta hori "ustelkeria" dela. Ugalderen ustez, aldiz, ukatu egin du egoera berezian dauden enpresa batzuei "mesede" egin izana, baina "tratamendu berezia" eman izan dietela aitortu du.
Lurrikara politikoa
Idoia Nievesen salaketak lurrikara politikoa eragin du Nafarroan, eta oposizioaren gehiengoak Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.