2011an atxilotua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Haselek adierazpen askatasuna aldarrikatu du ANko epaiketan

Esan duenez, zigortzen badute, 'El Che'ri buruzko pelikulen, esaterako, zuzendariak, Marxen inguruko liburuen egileak eta "etorkinen erailketak ospatzen dituztenak" ere epaitu beharko lituzkete.
pablo hasel audiencia nacional enaltecimiento terrorismoa egotzita EFE
pablo hasel audiencia nacional enaltecimiento terrorismoa egotzita EFE

Pablo Rivadulla 'Pablo Hasel' ezizenez ezagututakoak ukatu egin du gaur, astelehena, Auzitegi Nazionalean bere abestiek terrorismoa goratzen dutenik, ez biktimak umiltzen dituztenik, eta bi urteko kartzelaldia eskatu duen fiskalari zera esan dio: "Hiltzen banaute, ospatzeko askatasun osoa daukazu".

Akusatua 25 urteko lleidarra da eta 2011ko urriaren 4ean atxilotu zutenetik behin behineko askatsunean egon da. Haselek onartu du akusatzeko oinarritu diren abestiak idatzi izana; Fiskaltzaren iritzian terrorismoa goratzen dute, gehien bat GRAPO taldea goraipatu, baina GRAPO ez ezik, ETA, Al Qaeda, Terra Lluire eta RAF taldeak ere goraipatu izan ditu, Fiskaltzaren arabera. Haselen abokatuak absoluzioa eskatu du, adierazpen askatasuna eskatuz.

Pablo Haselek, halaber, baieztatu egin du ez zituela bere abestiak interneten hedatu terrorismoa goratzeko, "edozein artistak egiten duen bezala" bere lana zabaltzeko baizik, eta azpimarratu du ideia komunistak adierazteko askatasun osoa duela.

Haselen iritzian, zigortzen badute, 'El Che'ri buruzko pelikulen, esaterako, zuzendariak, Marxen inguruko liburuen egileak eta "etorkinen erailketak ospatzen dituztenak" ere epaitu beharko lituzkete.

Fiskaltzak salatu duenez, Youtubera zenbait bideo igo zituen, aipatutako banda terroristen, eta horietako kide batzuen goraipamenekin, esaterako Manuel Perez Martinez 'Camarada Arenas' GRAPOko kidea.

"Hiltzen banaute, ospatzeko askatasun osoa daukazu, eta nik ez dut zu kartzeleratzea eskatuko" esan dio fiskalari, gainera, nabarmendu du GRAPOko kideak terroristatzat ez jotzeko askatasun osoa duela.

"Inork ez dit esan behar nor miretsi eta nor jo behar dudan heroitzat", esan du 'Camarada Arenas'en inguruan galdetu diotenean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X