2014-2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak M25eko Europako hauteskundeetarako deialdia onartu du

Soraya Saenz de Santamariak esan duenez, Europako hauteskunde-prozedura onartu arte herrialde bakoitzak bere aldetik eta bere legeen arabera deitu behar ditu Europako hauteskundeak.
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea erdian. EFE

Ministroen Kontseiluak maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako deialdia onartu du ostiral honetan. Hauteskunde horietatik Espainiako 54 eurodiputatu irtengo dira, eta 2014-2019 bitarteko legealdian izango dira.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, Europako hauteskunde-prozedura onartu arte herrialde bakoitzak bere aldetik eta bere legeen arabera deitu behar ditu Europako hauteskundeak.

Espainiaren kasuan, hauteskunde orokorren erregimenaren araudia jarraitzen da. Horren bidez onartu dute maiatzaren 1ean indarrean sartuko den dekretua.

Hauteskunde kanpaina maiatzaren 9an hasiko da, eta bi aste geroago amaituko da, hilaren 23an.

Soraya Saenz de Santamariak adierazi duenez, hauteskude horien emaitzak ez dira gauera arte jakingo, behin-behineko informazioa ezin delako eman Europako hautestontziak itxi arte. Iragarri dutenez, azkenekoak Italiakoak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Aizpurua (EH Bildu) reclama valentía para avanzar en la plurinacionalidad y rechaza cualquier “coqueteo” con PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aizpuruak (EH Bildu) ausardia eskatu du nazio aniztasunean aurrera egiteko, eta PPrekin zein Voxekin aritzea horrekin "bateraezina" dela esan du

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak esan du nazio aniztasuna aitortu eta demokrazia eraberritzeko bidean aurrera egiteak "ausardia eta konbikzioa" eskatzen dituela. Halaber, ohartarazi du bide hori bateraezina dela "PPrekin eta Voxekin batera aritzearekin, ez ekintzaz, ez omisioz, ez Madrilen, ez Euskal Herrian".

Gehiago ikusi