Europako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miguel Arias Cañete, PPko zerrendaburu Europako hauteskundeetarako

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak jakinarazi du egungo Nekazaritza ministroa izango dela popularren hautagai nagusia maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundeetarako.
18:00 - 20:00
Arias Cañete PPko hautagai nagusia izango dela iragarri du Cospedalek

PPko idazkari nagusiak, Maria Dolores de Cospedal, maiatzaren 25ean ospatuko diren hauteskundeetako PPko hautagai nagusia Miguel Arias Cañete, nekazaritza ministroa, izango dela jakinarazi du.

PPko hauteskunde batzordeak bihar adostuko du Miguel Arias Cañete Europako hauteskundeetarako zerrenda buru izendatzea. Horretaz gain aurkeztu daitezkeen gainontzeko hautagaiak ere onartuko dituzte. Dolores de Cospedalek eskainitako prentsaurrekoan azaldu du informazio hau eta hautagai guztiak larunbatean Toledon egingo den ekitaldian aurkeztuko dituztela aurreratu du.

Mariano Rajoyk bere gertuko ministroetan aurkitu du Europako hauteskundeetarako hautagaia. Azkeneko orokorretatik lehendabiziko hauteskunde hauek PPrentzat test moduko bat izango dira eta Cañeterekin konfiantza handia izango du alderdi honek jarraitzaile ugari dituelako.

PPko jarraitzaileek ordea ez dute uste Cañeteren ibilbidea europarra maiatzaren 25ean amaituko denik eta Europako Komisaria batean sartzea izango du jo muga.

Helburu hauek alboratuta arrazoi ugari egon daitezke Cañeteren izendapenaren atzean. Europa Batasunean Espainiako interesak 'gehien eta hobekien' defendatu dituen ministroa izan da, esan du Cospedalek.

Nekazaritzako ministroa Europa batuaren aldekoa da eta Europar Batasuneko instituzioek galdutako konfiantza berreskuratzea izango da bere helburuetako bat.

Rajoyk dio ez dagoela Gobernu aldatzeko aurreikuspenik

Arias Cañete hautagai izendatu ostean Espainiako Gobernuan aldaketa gehiago egiteko aukeren inguruan galdetuta Mariano Rajoy presidenteak esan du ez dagoela horren inguruko aurreikuspenik.

‘’Ez dago horrelako ezer aurreikusita; zerbait dagoenean esango dizuegu’’, adierazi du Kongresuko korridoreetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Aizpurua (EH Bildu) reclama valentía para avanzar en la plurinacionalidad y rechaza cualquier “coqueteo” con PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aizpuruak (EH Bildu) ausardia eskatu du nazio aniztasunean aurrera egiteko, eta PPrekin zein Voxekin aritzea horrekin "bateraezina" dela esan du

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak esan du nazio aniztasuna aitortu eta demokrazia eraberritzeko bidean aurrera egiteak "ausardia eta konbikzioa" eskatzen dituela. Halaber, ohartarazi du bide hori bateraezina dela "PPrekin eta Voxekin batera aritzearekin, ez ekintzaz, ez omisioz, ez Madrilen, ez Euskal Herrian".

Gehiago ikusi