Quiroga: 'Espainiatik alde egitea ez da EAEri etorkizuna ematea'
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak igande honetan esan duenez, "Espainiatik eta Europatik alde egitea ez da Euskadiri etorkizuna ematea". EFE agentziari 2014ko Aberri Egunaren harira egindako adierazpenetan, Quirogak esan du, “alderdi abertzaleen ametsen aurrean”, Europak ez duela inork alde egitea nahi, kontrakoa baizik: gero eta handiagoa eta eragingarriagoa izan nahi duela.
Quirogak aipamena egin die alderdi abertzaleek Euskal Herria bezalako herriek Europan zuzenean egon beharko luketela esanez zabaldu dituzten mezuei, eta esan du tamalgarria dela EAJ eta Iñigo Urkullu lehendakaria haratago joan izatea, eta "Euskadi, Espainiarentzat ez ezik, Europarentzat ere arazo bihurtzea".
Quirogaren arabera, EAJren mezuak argi uzten du alderdi hori "zaharra" dela, "ideia berririk" ez dituela. "Ametsetan jarraitzen dute, urtetik urtera, eta mundua eta Europa beste alde batetik doaz".
“EAJk gaur egun eskaintzen duen mezu zaharkituak” argi erakusten omen du “ideiarik gabeko” alderdia dela, gaineratu du Euskadiko PPren presidenteak. “Euren ametsetan jarraitzen dute urterik urte, nahiz eta munduak eta Europak beste bide batetik doazela argi erakutsi”, azpimarratu du.
Quirogak esan du "EAJk bere DNAn independentziarako irrika” izango duela zehaztuta, beharbada, baina gaineratu, XXI. mendean zaharkituta geratu diren mezu horiek “kezkagarriak direla, EAEko herritar guztien agintari den alderditik datozelako ". Arantza Quirogak, halaber, esan du “Euskal Herriaren zazpi lurraldeen independentzia defendatzen dutenek ere ez dutela elkarrekin aldarrikatzen”, eta beste komunikatu bat atera badu ere, “ETAren presentzia gero eta pisu gutxiagokoa” dela.
Zure interesekoa izan daiteke
UCO unitateko agenteek ez dituzte galderak erantzun Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, Auzitegi Gorenak hala aginduta
Santos Cerdan, Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia auzipetzea eragin duen auziari sekretua kendu diotela azaldu du UCO unitateko agenteetako batek, Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak egindako galderaren harira.
Kongresura iritsi da burka eta niqab-a debekatzeko asmoa: PP eta Vox alde daude, baina Juntsek kontra bozkatuko du
Kataluniako alderdiak iragarri du lege proiektu propioa aurkeztuko duela espazio publikoetan belo integrala erabiltzea debekatzeko.
Eneko Andueza: "Ez ditut Estebanen adierazpenak ulertzen, Pradalesek eta Itxasok dena konpondu ostean"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, Denis Itxaso sailburuak Imanol Pradales lehendakaria kritikatzean "marra gorria gurutzatu" zuela esanez Aitor Estebanek egindako adierazpenek, ez dute ezer onik ekartzen.
"Kontrolez kanpo dagoen merkatuan" esku hartzea beharrezkotzat jo du Otxandianok
Euskal Herrian dagoen arazorik larriena eta herritarren kezka nagusia etxebizitza dela nabarmendu du EH Bilduk, eta kritikatu du Jaurlaritzak ez duela egoerak eskatzen duen etxebizitza politikarik ezarri.
Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Alba Garcia: "Harrigarria iruditzen zait EH Bilduk horren arin jotzea euskal eskuinarengana"
Gabriel Rufianek proposatutako ezkerreko aliantzari buruz galdetuta, Alba Garcia Sumarren koordinatzaile nagusiak adierazi du EH Bilduk argi utzi duela hauteskunde-aliantza bat egitekotan EAJrekin elkartuko litzatekeela.
Diez Antxustegi, EAJk PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".
Aireportuetan 13.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen Aenaren egitasmoan parte hartzen ahaleginduko da Jaurlaritza
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk
Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.