Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Amurrioko horma batean bart egindako pintaketa. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren aurkako pintaketak azaldu dira bart Amurrion (Araba), Esan sindikatuak ohar baten bidez salatu duenez. Aurretik ere, duela hiru aste azaldu ziren horrelakoak Arabako udalerri horretan. "Zipaio muerto" esaldia irakur daiteke oraingoan.
Ertzaintzan gehiengoa duen Esan sindikatuak "irmo" salatu du gertatutakoa. Horren arabera, "ertzainei heriotza opatzea ez da pintaketa bat gehiago", ezta "garrantzirik gabeko ekintza bandaliko bat" ere. Salatu duenez, "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezu bat da", eta "gorroto eta seinalatze adierazpena da, eta Euskadin segurtasuna bermatzen dutenei gizatasuna kentzeko saiakera".
Sindikatuaren aburuz, pintaketa horien aurrean "ez dago epelkeriatan ibiltzerik", eta, beraz, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu du indar politiko guztien aldetik. Gainera, EAEko erakundeei "jarrera argia" galdegin die, eta egileak identifikatzea eta zigortzea. "Gertakari horiek erlatibizatzen, minimizatzen edo horien aurrean isilik geratzen dena ertzainen aurkako gorrotoa normalizatzen ari da", erantsi du.
Horren ildoan, sindikatuak azpimarratu du ez duela "diskurtso bikoitzik" onartuko, hots, "indarkeria modu abstraktuan gaitzestea, ertzainak seinalatzen direnean beste alde batera begiratzen den bitartean".
Zure interesekoa izan daiteke
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berri honek, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.