Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPyDk herritarren eskubideak aldarrikatuko dituela esan du Maneirok

Legebiltzarkidearen iritziz, Aberri Egunaren inguruko guztia 'zaharkitua dago'.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak herritarren eskubideak eta norbanakoen balioak aldarrikatuko ditu "Euskal Herri bakarra, handia eta librea eskatzen duten nazionalisten aurrean".

Aberri Egunaren harira oharra kaleratu du Gorka Maneirok, eta egunaren inguruko "guztiak", hots, "ETAren agiria, sentimentalismoaren gainezkaldia, ikurrinari  egindako omenaldiak, edota erabakitzeko eskubidea bera ere zaharkituta" daudela azpimarratu du.

Halaber, UPyDk iritzi askatasuna babesten duela nabarmendu du, "zenbaitek harresiak eta mugak eraikitzeko duten asmoen aurrean".

ETAren agiria ere hizpide izan du: "Ez dago zer esan handirik. Betiko zaborra dela, besterik ez".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X