Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LOMCE legezkotasuna erabilita 'geldiaraziko' duela esan du Urkulluk

Hezkuntza "alderdikeriaz eta jaurtigai gisa" ez erabiltzeko deia egin du lehendakariak Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren jaian.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Efe.

Autogobernua eta hezkuntza sistema babesteko, Jaurlaritzak LOMCEri legezkotasuna erabilita aurka egingo diola esan du Iñigo Urkullu lehendakariak. Gainera, Hezkuntza "alderdikeriaz eta jaurtigai gisa" ez erabiltzeko deia egin du lehendakariak Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren jaian.

Urkulluk adierazi duenez, "gaur aldarrikapenetarako eguna da, baina, batez, ere, jaiaz disfrutatzeko eguna".

Lehendakariak "lasaitasunaren eta segurtasunaren alde" egin du, izan ere, "azken hiru hamarkadetan profesionaltasuna, parte-hartzea egonkortasuna eta kalitatea izan dira euskal hezkuntza sistemaren arrakastaren oinarriak".

Argudio horri helduta, Urkulluk oinarri horiek "mantentzearen eta hobetzearen" alde egin du, "zorroztasuna, legezkotasuna eta inteligentzia erabilita", "sirenen kantu eztiei" kasurik egin gabe.

"Jaurtigaia"

Lehendakariaren iritziz, "hezkuntza garrantzitsuegia da alderdikeriaz eta jaurtigai bezala erabiltzeko", ondorioz, "aldebakarreko erabakien eta ekintzen aurka" dagoela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X