Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CDC alderdiak gezurtatu egin du ALDEk UPyD onartu izana

Artur Mas buru duen taldearen arabera, Rosa Díezek emandako berria iritzi publikoa nahasteko "saiakera espainiazale" bat baino ez da.

CDC alderdiak baztertu egin du partaide den ALDE Europako Liberalen eta Demokraten Aliantzak UPyD onartu izana, eta informazio hori "prozesu kataluniarraren babes europarra uxatzeko saiakera espainiazale" bat baino ez dela esan du.

Gaur bertan iragarri du Rosa Diez UPyDko buruak haren alderdiko eurodiputatuak ALDE taldean sartuko direla, horrek, lurralde batasuna babestuz, identitate nazionalari errespetua eskatuz ezarritako baldintza politikoak onartu ostean.

CDCren arabera, ordea, ALDEk "ez du inongo akordiorik sinatu UPyDrekin", eta oraindik aztertzen ari da zein talde sartuko diren bertan. Kataluniarren aburuz, ekainaren amaieran hautatuko da nork osatuko duen Aliantza, eta horretarako, taldeko eurodiputatuen bi herenen babesa behar da.

Alderdi kataluniarrak adierazi du "zeharo aurka" daudela UPyD taldean sartzearen kontuari dagokionez, eta ALDEko partaide diren beste alderdiak ere, EAJ barne, ez daudela ados. Europako Alderdi Demokratikoko kideak ere UPyDren aurka daude, CDCren arabera.

Hori dela eta, Artur Mas buru duen taldeak uste du Rosa Diezen iragarpena iritzi publikoa nahasteko "saiakera espainiazale" bat baino ez dela, "prozesu kataluniarraren babes europarra uxatzeko". Europako agintari liberalek Kataluniari eta erabakitzeko eskubideari emandako "babes esplizitua" gogorarazi du CDCk.

"Liberal Internationalek ere kataluniarren erabakitzeko eskubidearen aldeko iruzkinak egin ditu azken bi urteetan, eta hori ez dator bat UPyDren jokabidearekin", gehitu du Masen alderdiak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X