PSOE berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eduardo Madina, PSOEko buruzagi izateko hautagai faboritoa

Sinadurak biltzen hasi dira PSOEko lidergorako lehian parte hartu nahi dutenek. Guztira 10.000 babes jaso behar dituzte hautagai izateko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Eduardo Madina militanteen artean gogokoena da

Sinadurak biltzen hasi dira PSOEko lidergorako lehian parte hartu nahi dutenek. Guztira 10.000 babes jaso behar dituzte hautagai izateko. Alderdiak adierazi du bitarteko berdinak emango dizkietela denei, baina finantzaziorik ez.

PSOEko barne inkesta baten arabera, Eduardo Madina bilbotarra da militanteek gogokoen duten hautagaia.

Interneten bidez egindako galdeketa horren arabera , Eduardo Madina da  PSOEko idazkari berria izateko babes handiena jaso duen hautagaia. Inkesta alderdi sozialistaren militanteen artean egin zuten, iragan astean.

Madinaren atzetik, Jose Antonio Perez Tapias egongo litzateke, eta, ondoren, Pedro Sanchez.

Hirurak dabiltza lidergorako lehian abalak jasotzen eta asmoak azaltzen, eta datorren asteko ostirala bitartean arituko dira horretan.

Eduardo Madina bilbotarrak Konstituzioan aldaketak egin behar direla eta Katalunian kontsulta egitea ez duela gaizki ikusten azpimarratu zuen atzo, galdeketa betiere legearen barruan egin beharko litzatekeela nabarmenduta.

Pedro Sanchez diputatu madrildarrak edukietan eta formetan PSOEk aldaketa sakona behar duela esan du.

Hautagaiak Andaluziara begira daude, hangoa baita federaziorik jendetsuena.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X