Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilduk Donostian 'luzaroan' aginduko duela iragarri du Izagirrek

"Aurrekontu mugatua kudeatu eta besteek utzitako zorrak ordaintzeaz gain, agindutakoa egin dugu: politika ezkertiarra eta parte-hartzailea", esan du hiriko alkateak.
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea. Efe.
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea. Efe.

Bilduk Donostian "luzaroan" aginduko duela iragarri du Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako hiriburuko alkateak. Bere iritziz, Bilduk "aldaketa" ekarri du hirira eta aldaketa horrek "jarraipena" izango du. Hala ere, ez du argitu hurrengo hauteskundeetan hautagai izango den ala ez.

Izagirrek kazetariei egin die iragarpena, koalizioak Donostiako Klub Nautikoaren ondoan egindako ekitaldi politikoaren atarian.

Agerraldian, Izagirrek azaldu du, Bilduk duela hiru urte udal hauteskundeak irabazi zituenean, "Donostiak aldaketaren alde" egin zuela, eta aldaketa hori "gertatzen ari dela, eta hurrengo urteetan ere gertatuko dela".

Alkateak adierazi duenez, "herritarrek aukeratutako aldaketak aurrera egingo du", Bilduren Gobernua "geratzeko iritsi zelako, eta ez alde egiteko".

Izagirrek Donostiako Udalean egindako lana balioetsi du. "Krisi garaian aurrekontu mugatua kudeatu dugu, beste gobernuak utzitako zorrak ordaindu eta agindutakoa bete dugu: politika ezkertiarra eta parte-hartzailea egin dugu, kulturan egiten diren inbertsioak errespetatuta, hiria euskalduntzen, enplegua sortzen eta gizarte politikak sortzen eta handitzen".

Donostia 2016

Donostiak aurretik dituen erronken artean, alkateak Donostia 2016 Kultur Hiriburutza aipatu du. Izagirreren iritziz, "aukera paregabea da, ezin dugu alferrik galdu, eta bakearen eta bizikidetzaren eraikuntza eta antzeko balioak lantzeko balio behar du".

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X